Gato Pérez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1951ko apirilaren 11 |
Herrialdea | Argentina Espainia |
Heriotza | Caldes de Montbui, 1990eko urriaren 18a (39 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta musikagilea |
Gato Pérez, jaiotza-izenaz Javier Patricio Pérez Álvarez (Buenos Aires, Argentina, 1951ko apirilaren 11 – Bartzelona, Katalunia, 1990eko urriaren 18a), argentinar musikaria izan zen.
Argentinan jaio arren, 1966az geroztik Bartzelonan jarri zen bizitzen, eta bertan bukatu zituen konposizio eta gitarrako ikasketak. Zenbait musika-taldetan kantari eta gitarra-jotzaile izan ondoren, 1974an bere taldea sortu zuen, Secta Sónica izenekoa. Handik lau urtera bakarlari gisa aritu zen. Ospe handia lortu zuen hainbat musika-generotan: salsa, milonga, funkya, rocka... Baina 1980an runba generoan espezializatu zen, eta telebistako programa askotan kantatzeko deitzen zuten.
Abesti ugari idatzi zituen; aipagarrienak, Romesco (1979), Atalaya (1981), Prohibido matar a los gatos (1983) eta Música (1985).
Bere ibilbide profesionala ustekabeko gaixotasun batek eten zuen.