Gau Tristea | |||
---|---|---|---|
Inperio Aztekako konkista | |||
Guduaren margolana | |||
Data | 1520ko ekainaren 30a | ||
Lekua | Tenochtitlan (egungo Mexiko Hiria) | ||
Koordenatuak | 30°39′51″N 109°14′04″W / 30.66411°N 109.23457°W | ||
Emaitza | Azteken garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gau Tristea (gaztelaniaz: La Noche Triste) 1520an espainiarren Mexikoren konkistan gertatu zen ekintza garrantzitsu bat izan zen. Bertan, Hernán Cortés eta espainiar konkistatzaileak, bere amerindiar aliatuekin Azteken hiriburua zen Tenochtitlanen guda bat egon zen, Moctezuma II.a azteken enperadorea hil eta gutxira.
Hitzek esaten duten moduan, espainiarrentzat gau goibela izan zen. Aztekek espainiar asko hil baitzituzten eta baita ere, espainiarrek, beraiekin zeramatzaten altxorra izugarria galdu egin zutelako.
1519tik aurrera, Hernán Cortésen espainiar tropek eta haien aliatu tlaxaltekek mendean zuten Tenochtitlan, azteken hiriburua. 1520an, Cortések hiria utzi zuen, eta Alvarado bere mendekoa jarri zuen buru. Alvaradok, ospakizun batean, 600 noble azteka hiltzeko agindua eman zuen. Horren ondorioz, hiriko biztanleek espainiarren aurka egin zuten.
Cortés itzuli zenean, bere tropak inguratuta eta gose aurkitu zituen. Gau batean, 1520ko ekainaren 20an, ihes egiten saiatu ziren; baina hala ere, aurkitu egin zituzten eta eraso egin zieten.
Gau osoan zehar, espainiarrak eta tlaxaltekak kanalak zeharkatu eta erasoei aurre egiten aritu ziren. Irtetea lortu zutenean, jarraitu egin zieten, egunsentira arte. Azkenean, ehunka espainiar eta milaka tlaxalteka hil ziren.