George Hendrik Breitner (Rotterdam, 1857ko irailaren 12a - Amsterdam, 1923ko ekainaren 5a) herbeheretar margolari eta argazkilaria izan zen.
1876tik 1880ra Hagako Arte Akademian ikasi zuen, eta kanporatu egin zuten arauak ez betetzeagatik. Hagako Eskolako kide izan zen, nahiz eta Amsterdamgo inpresionisten parte izan zen.
1882an Vincent Van Goghekin lan egin zuen. Breitnerrek nahiago izan zuen langile klaseko jendea modelo gisa erabili. Tachtigers talde literarioarekin ere elkartu zen.
"Herriko margolaritzat" hartu zuen bere burua. Hiriko eszenak margotu zituen eta bizitzaren dinamismoa islatu zuen. Emakumeen biluziak ere margotu zituen. Argazkia erabili zuen hiriaren mugimendua eta argiztapena jasotzeko eta bere margolanetara eramateko.