Georges Migot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Georges Elbert Migot |
Jaiotza | Parisko 11. barrutia, 1891ko otsailaren 27a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Levallois-Perret, 1976ko urtarrilaren 5a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Maurice Emmanuel |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, poeta, musikologoa, margolaria eta organista |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Mugimendua | musika klasikoa |
Musika instrumentua | organoa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Georges Migot (Paris, 1891ko otsailaren 27a - Levallois-Perret, 1976ko urtarrilaren 5a) frantses musikagilea, idazlea eta margolaria izan zen.
Parisko kontserbatorioan ikasi zuen Widor eta d´Indyrekin. Asiako musikaren eta Erdi Aroko frantses polifoniaren eragina izan zuen. 1949-1961. urteetan Parisko kontserbatorioko Musika Tresna Zaharren Museoko arduraduna izan zen. Musika asko idatzi zuen. Lan aipagarriak ditu: Le rossignol en amour (1929) opera; Hagoromo (1921) balleta; Sain-Germain d´Duxerre (1947) oratorioa eta ahotserako beste zenbait lan; 13 sinfonia, requiem bat, klaberako lanak, organorako lanak, kantuak.