Georgios Athanasiadis-Novas (grezieraz: Γεώργιος Αθανασιάδης-Νόβας; Nafpaktos, 1893ko otsailaren 9a – ibidem, 1987ko abuztuaren 10a) greziar politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1965eko uztailetik abuztura.
Zuzenbidean graduatu zen Atenasko Unibertsitatean eta 1926an diputatu hautatu zuten. Lanbidez abokatua izan zen eta Barne ministro izan zen 1945ean, Hezkuntza ministro 1950ean eta Industria ministro 1951n.
1961ean, eskuineko gobernuen ustelkeriaren ondorioz Zentroko Batasuna alderdiarekin bat egin zuten kontserbadore ugarietako bat izan zen. 1964an Zentroko Batasuna boterera iritsi zenean, parlamentuko lehendakari izendatu zuten.
Konstantino II.a erregeak lehen ministro izendatu zuen 1965eko uztailean, Georgios Papandreu kargutik kendu ondoren. Hala ere, ezin izan zuen konfiantza boto bat irabazi abuztuan eta ordezkatu egin zuten.
1974an Koronelen diktaduraren erorketaren eta Konstantinos Karamanlis lehen ministro izendatzearen bultzatzaileetako bat izan zen.