Getze | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko ikuspegia, elizarekin eta Higa mendiarekin | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Ibargoiti |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Salinas de Ibargoiti/Getze Ibargoiti |
Burua (2019-2023) | Iker Esparza Garcia (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31743 |
Herritarra | getzetar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′39″N 1°29′08″W / 42.694166666667°N 1.4855555555556°W |
Azalera | 12,72 km² |
Garaiera | 560 metro |
Distantzia | 22,0 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 131 (2020) |
Dentsitatea | 11 bizt/km² |
Getze[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Getze Ibargoiti—[b] Ibargoiti ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
2020 urtean 131 biztanle zituen.
Bertako biztanleak getzetarrak dira.
Somportetik | Donejakue bidea Aragoiko bidea |
Donejakuera | |||||
Abintzao (4,8 km) |
Getze | Elo (2,5 km) | |||||
Getze toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Getzeko armarria Ibargoitiko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo zuri batez eta aurrean bere kolorezko orkatz batez osatuta dago. | » |
Getze Ibargoiti ibarran dago.
Ibargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Ibargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira.
Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.
Ibargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[4]
Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.5 | 25.0 | 27.5 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 41.0 | 37.5 | 30.5 | 23.0 | 19.5 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 10.5 | 13.8 | 15.9 | 20.1 | 24.8 | 28.1 | 28.5 | 24.2 | 18.9 | 12.5 | 9.4 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.5 | 9.0 | 11.0 | 14.5 | 18.5 | 21.2 | 21.5 | 18.2 | 14.2 | 9.1 | 6.1 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 2.5 | 4.3 | 6.0 | 9.0 | 12.2 | 14.4 | 14.6 | 12.1 | 9.4 | 5.7 | 2.8 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -8.5 | -10.0 | -1.5 | 0.0 | 3.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -1.0 | -5.5 | -9.5 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 80.4 | 69.2 | 74.0 | 84.5 | 69.1 | 53.1 | 40.1 | 33.9 | 52.9 | 80.9 | 101.4 | 77.9 | 817.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.6 | 46.0 | 69.3 | 56.8 | 56.2 | 69.1 | 59.3 | 98.3 | 93.0 | 74.5 | 64.5 | 65.5 | 98.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.7 | 10.9 | 10.5 | 12.4 | 10.8 | 6.9 | 5.3 | 5.1 | 7.2 | 10.0 | 12.8 | 11.5 | 115.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.7 | 2.6 | 1.6 | 0.6 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.5 | 1.2 | 8.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Getze, XV. mendetik gatza merkataritzaz bizi izan da, baita urtero ospatzen zen abere-azokaz ere. Zortzi putzu eta errota bat izan ditu Historian zehar. Herriko festak irailaren bukaeran ospatzen dira, San Migelen omenean. Urtero, uztaileko azken igandean, Gari-jotzeren eguna deritzon ekitaldia ospatzen da. 1996. urtean lehen aldiz egina, egunean zehar gariaren uzta eta gari-jotzea antizinean egiten zen bazala erakusten dute herriko gizon-emakumeek. Herri-bazkaria eta haurrentzako jarduerak ere antolatzen dira.
2020 urteko erroldaren arabera 131 biztanle zituen Getzek.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
91 | 90 | 96 | 96 | 101 | 105 | 115 | 123 | 121 | 120 | 125 | 123 | 121 | 125 | 131 | 137 | 138 | 134 | 138 | 135 | 131 |
Getzeko kontzejua kontzejuburuak eta lau kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Iker Esparza Garcia da.
Getzeko kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Iker Esparza Garcia da. Kontzejukideak 4 daude:
2011tik, Getzek 3 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Juan Maria Lecumberri Vera | 2011 | 2015 |
Itziar Milagros Lara | 2015 | 2019 |
Iker Esparza Garcia | 2019 | jardunean |
La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
Bestalde, La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Ibargoiti Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ibargoiti sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Itzagaondoa eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Ibargoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.