Gibelaranja hankagorria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula decolorans Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus decolorans | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibelaranja hankagorria (Russula decolorans) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Jangarria da. Haragia berez gris edo beltz bihurtzeko joera duen taldeko Russula da. Ezaugarri hori nabarmenagoa da espezie honetan.
Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa, haragitsua, hasieran hemisferikoa, denbora askoan ganbila, amaieran hondoratua eta labur ildaskatua. Gainazala likatsu samarra da denbora hezean eta laranja-lehoi kolorekoa, arbeletxeko kolorekoa edo hori-laranja. Gero grisaxka egiten da eta azkenean beltzaxka.
Orriak: Itsatsiak eta nahiko estu, krema kolorekoak gero horixkak bihurtzen dira, gero grisaxkak eta azkenean beltzak.
Hanka: Sendoa, zilindrikoa, zimurtsua, zuri kolorekoa grisez zikindua eta zahartzean belztuta.
Haragia: Lodia eta itxia kapelan, zuria da, gero grisera pasatzen da eta beltzez zikintzen da. Usain gabea edo ezti usain txiki bat du, eta zapore gozoa. "Sulfato de hierro" erreaktiboarekin kolore arrosa zurbila hartzen du.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik:apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Decolorans epitetoa ere latinetik dator, eta kolorez aldatzen dela, esan nahi du. Haragia gris bihurtzen zaiolako.
Jangarria da.[3]
Russula vinosa delakoa oso antzekoa da eta batzuentzat Russula decolorans espeziaren aldaera iluna da. Leku berdinetan bizi da, kapela gorrixka marroi samarra du, haragia ebakitzean belztu egiten da, eta multzoak decolorans delakoa bezain beste edo kolore beltzagoa hartzen du.[4]
Udazkenean ateratzen da mendiko izeien baso hezeetan, ahabien ondoan.[5]
Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia eta Kongoko Errepublika Demokratikoa.