Gibralfaro

Gibralfaro
Datu orokorrak
Garaiera130 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak36°43′24″N 4°24′39″W / 36.7233°N 4.4108°W / 36.7233; -4.4108
Honen parte daMontes de Málaga (en) Itzuli
MendikateaMendikate Penibetikoa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaMálagako probintzia
UdalerriaMálaga
Leku geografikoaMontes de Málaga (en) Itzuli

Gibralfaro Espainiako Andaluzia erkidegoko hiriburuetako bat den Málagan dagoen 130 metroko altuerako mendi bat da. Antzinako feniziarrek mendi honen inguruan sortu zuten hiria. XIV. mendearen hasieran Granadako Erresumako errege zen Yusuf I.ak bere tontorrean izen bereko gaztelua eraiki zuen, itsasargi bat ere bazuen antzinako feniziar barruti baten inguruan, nondik muinoaren izena datorren (Jbel-Faro edo itsasargiaren harkaitza).

Mendia pinu eta eukaliptoz osatutako baso trinko batek estaltzen du. Bere magalean seminarioa eta alkazabaren eraikin historikoak eta Jardines de Puerta Oscura izeneko lorategiak daude.

Gaur egun, oraindik onartzeke dagoen proiektu batek mendia eta bere ingurua hirigintza proiektu orotatik salbatu nahi du, hiritarren aisialdirako bultzatzen duen aldi berean. Beste proiektu batean Malagako Erdigune Historikoa Gibralfaroko gazteluarekin lotuko duen funikular bat eraikitzea pentsatzen da.

Málaga hiriko zein Málagako probintziako armarrietan agertzen da.

Inguru geologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibralfaro Málagako mendien hegoaldeko muturren zati da, complejo maláguide deritzonaren materialez osatutako Mendikate Penibetikoko mendikatea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]