Gil Vicente | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guimarães, 1465 |
Herrialdea | Portugalgo Erresuma |
Heriotza | Lisboa, 1536 (egutegi gregorianoa) (70/71 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, idazlea eta aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | fartsa komedia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Gil Vicente (?, 1465 - ?, 1536) poeta eta antzerkigile portugaldarra izan zen.
Ez dago argi non jaio zen: Lisboak, Guimarãesek, Barcelosek eta beste herri batzuek Gil Vicenteren jaioterri direla diote.
Berrogeita lau antzerki idatzi zituen: hamabi gaztelaniaz, hamabi elebidunak eta hamasei portugesez. Erlijio-gaiak eta profanoak landu zituen.
Erlijiozkoetan aipatzekoak dira: Auto pastoril castellano, Auto dos Reis Magos, Historia de Deus, Auto de Alma, Auto da Sibila Cassandra, eta guzietan famatuena dena, Trilogia das Barcas.
Profanoetarako, zalduneriatik hartu zituen gaiak (Amadís de Gaula eta Tragicomedia de Dons Duardos), edo bere garaiko gertakizunetatik (Exhortación a la guerra eta Templo de Apolo). Fartsak ere idatzi zituen: Ines Pereira, Farsa dos Físicos, Farsa dos gitanos, eta abar. Idazlea izateaz gainera, musikagile ere bazen; bere obrak antzezten zituen.