Gitgit ur-jauzia

Gitgit ur-jauzia
Motaur-jauzi, erakargarri turistiko eta objektu geografiko
Geografia
Map
Koordenatuak8°11′29″S 115°08′05″E / 8.1913°S 115.1347°E / -8.1913; 115.1347
UTC orduaUTC+08:00
KokapenaBalio
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Bali
ErregentziaBuleleng

Gitgit ur-jauzia (indonesieraz: Air Terjun Gitgit) Indonesiako Bali uhartean dagoen ur-jauzi handiena da.[1] 1975. urtean ireki zen turismoarentzako sarbidea.[2]

Bali uhartearen iparraldean kokaturik dago Singaraja hiriburu ohiaren eta Munduk herrixkaren artean.[3]

Uharteko turismogune garrantzitsua da, duen latuerarengatik, inguratzen duen oihanarengatik eta sortzen diren igerileku naturalengatik. Arroka arteko ibilbide batez iristen da bertara.[4]

Ur-jauziak 35 metrotako altuera du. Sasoi lehorrean ur-jauzia estua izaten da, aldiz sasoi euritsuan, urria eta martxoa artean ur asko eta indarrez erortzen da eta azpian sakonera handiko putzua eratzen du.[4]

Gitgit ur-jauzien tenplua dago alboan. Tenplu hinduista da, balitar arkitekturaz eraikia eta apaingarriz josia. Tenplua sakratua da eta baimena behar da barrura sartzeko. Kapat ilargi betea denean ospakizun ikusgarria egiten da tenpluan.[4]

Bhuwana Pangkung Bangka monumentuak herbeheretar kolonialisten aurka borrokatu zuten balitarrak oroitzen ditu.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Oliver. (2023-12-18). «Gitgit Waterfall: A Complete Guide To Help You Visit Gitgit Waterfall» FINNS Beach Club (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
  2. a b (Ingelesez) Gitgit Waterfall: Explore North Bali's Majestic Cascade. 2024-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
  3. (Ingelesez) Claire. (2019-03-13). «These are the Most Incredible Things to do in Munduk, Bali» Backpacking Bella (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
  4. a b c (Ingelesez) «Enjoying the Beauty of Gitgit Waterfall» Gitgit Waterfall (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]