Gizonezkoen eskubideen erreibindikazioa | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Mary Wollstonecraft |
Argitaratze-data | 1790 |
Izenburua | A Vindication of the Rights of Men |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Gizonezkoen eskubideen erreibindikazioa, Edmund Burke Zuzen eta Ohoretsuari zuzenduriko Gutunean; bere Frantziako Iraultzaren inguruko Gogoetek Eragina (1790) panfleto politikoa da,[1][2] Mary Wollstonecraft XVIII. mendeko idazle, feminista eta filosofoak idatzia.[3] Bertan, Wollstonecraft-ek errepublikanismoaren defentsa eta aristokraziaren aurka egiten du,[2] Edmund Burke-ren Frantziako Iraultzaren inguruko Gogoetak (1790) panfletoaren argitalpenaren erantzun bezala.[4]
Gizonezkoen eskubideen erreibindikazioa 1970. urtean idatzi zen, Frantziar Iraultzaren kontextupean. Frantzian jazotako gertakizunek (Pilotalekuko Zina edo Bastillaren Hartzea) Britainia Handiko Erresumako mugimendu erreformista berpiztu eta monarkiaren inguruko eztabaidak goratu zituen, aurreko hamarkadan baztertuak izan zirenak.[5]
Eztabaida horiek publikoki egin ziren adibideetako bat, 1789tik 1795era argitaratu zen Iraultzaren Kontrobertsia deituriko guda-panfletoa da; bertan, komentalari politiko britaniarrek monarkiaren balio eta erreformaren inguruan argudiatzen zuten.[6]
Eztabaida hauetan Wolstoncraft eta beste pentsalari liberal garaikideek (William Godwin eta Thomas Paine, besteak beste) errepublikanismoaren, sozialismo nekazariaren, anarkiaren eta tolerantzia erlijiosoaren alde argudiatzen zuten. Horrez gain, gobernuen ustelkeriaren interes pertsonalek zuten indarraren aurka zeuden, hiritarren boterea ilegalki lapurtzen zuten monarkia eta aristokraziaren aurka zeuden bezala. Ordea, Edmund Burke bezalako pentsalari kontserbadoreek aristokrazia, monarkia zein Elizaren alde egiten zuten.[7]
Elkarrizketa politiko hau Edmund Burke politikari irlandarrak Frantziako Iraultzaren inguruko Gogoetak (ingelesez: Reflections on the Revolution in France) panfletoa argitaratzean piztu zen.[8] 1790ean argitaratu eta hurrengo bi urteetan zehar 30.000 kopia saldu ziren, bakoitza 3 txelinetara saldua.
Bertan, Burkek Frantziako Iraultzaren idealen eta pentsamoldearen aurka eta aristokrazia, monarkia zein Elizaren alde egiten zuen. Jarrera hau ez zen esperotakoa, Burke aurretiaz monarkia kritikatzen zuen Whig alderdi politiko liberalaren parte izan baitzen, Amerikar Iraultza defendatzeaz eta Indiako koloniaren gobernantza kritikatzeaz gain.