Goffredo Petrassi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zagarolo, 1904ko uztailaren 16a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Erroma |
Heriotza | Erroma, 2003ko martxoaren 3a (98 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rosetta Acerbi (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Accademia Nazionale di Santa Cecilia |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Fernando Germani Alessandro Bustini (en) ![]() |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Paul Hindemith eta Gian Francesco Malipiero |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia الاكاديميه الملكيه للعلوم والرسايل والفنون الجميله فى بلجيكا Bavariako Arte Ederren Akademka National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) ![]() |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | organoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Goffredo Petrassi (Zagarolo, 1904ko uztailaren 16a - Erroma, 2003ko martxoaren 3a) italiar musikagilea izan zen.
XX. mendeko italiar musikagile nagusietako bat izan zen. Musika-ikasketak bukatu ondoren, Erromako Santa Zezilia Akademiako konposizio-irakaslea izan zen hogei urtez. 1956an, Tanglewood-eko Berkshire Music Center-eko konposizio-irakaslea izan zen, eta kontzertu ugari eman zituen zuzendari gisa. Petrassik estilo asko landu zituen. Lehen lanetan Casella eta Hindemith-en eragina zuen; geroago, Stravinski eta Schoenberg-ena. Petrassiren lan aipagarriak dira: Orlandoren eromena (1934); Don Kixoteren erretratua (1945); Heriotza airean (1950); Gau iluna (1951); Serenata (1960); Beatitudides (1968); Octeto de Ottoni (1968); Souffle (1969); Elogio per un ombra (1971); Ala (1972); eta Orationes Christi (1975). Azken lanetan dodekafonia erabili zuen, eta orkestrarako idatzi zituen concerti askotan berriz atonalitatea. Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteko lehendakari izan zen zenbaitetan.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goffredo Petrassi ![]() |