Gois pasabidea

Gois pasabidea
Datu orokorrak
Motawetroad (en) Itzuli
Luzera4,125 km
Geografia
Map
Koordenatuak46°55′51″N 2°07′34″W / 46.93083°N 2.12611°W / 46.93083; -2.12611
Honen parte daroute départementale 148 (en) Itzuli
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Loirerria
DepartamenduaVendée

Gois pasabidea, frantsesez: passage du Gois, Frantziako mendebaldeko kostaldean dagoen Bourgneuf badian kokatutako pasabide urperagarri bat da, Vendée departamenduan.

Noirmoutier uhartea eta lur lehorreko Beauvoir-sur-Mer udalerria elkarlotzen ditu. Denera 4.125 metro luze ditu.

Itsas behera denean ibilgailu, bizikleta edo oinez igaro daiteke, aldiz, itsas gora denean urpean gelditzen da.

Txirrindularitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Tourra bertatik birritan pasatu da, 1999an, pelotoiaren erorketa eta gelditze ugari sortuz, tartean urte hartako ekitaldia irabazteko faboritoetako bat zen Alex Zülle suitzar txirrindulsriena, eta 2012n, baina etapa baten hasieran modu neutralizatuan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]