Google Assistant | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | |
Sorrera-urtea | 2016 |
Argitaratze-data | 2016 |
Banatze bidea | deskarga digitala |
Azken bertsioa | 0.1.601924805 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Wear OS (mul) , Android Auto (mul) eta Chrome OS |
Sarrera gailua | voice user interface (en) |
Programazio-lengoaia | C++ |
Irakur dezake | Wear OS (mul) , Android Auto (mul) eta Chrome OS |
Ekoizpena | |
Garatzailea | |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | Google Duplex (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Ez |
assistant.google.com |
Google Assistant Google-k garatutako asistente birtual pertsonal bat da (laguntzaile adimentsua), mugikorretan eta etxerako smart home gailuetan erabilgarri dagoena. Google Now-k ez bezala, Google Assistant-ek bi norantzetako elkarrizketak jardun ditzake.
Assistant-en estreinaldia 2016ko maiatzean izan zen, Google-ren Allo mezularitza aplikazioaren eta baita ahotsarekin funtzionatzen duen Google Home gailuaren bitartez ere. Hasieran, Pixel eta Pixel XL smartphonetan soilik erabili zitekeen baina 2017ko otsailaz geroztik, beste Android gailuetara hedatu zen, baita Android Wear smartwatch-etara ere, eta iOS sistema eragilerako aplikazio propioa maiatzean argitaratu zen. Gainera, hainbat gailuetarako hedapena garatzen ari da, adibidez, auto eta etxetresnetara.
Erabiltzailearen sarrera-bide nagusia ahots naturala da, hala ere, teklatu bidezko sarrera ere eskuragai dago. Google Now-k bezala, Assistant-ek Internet-bilaketak egin ditzake, gertaerak eta alarmak planifikatu, gailuaren hardware ezarpenak konfiguratu eta erabiltzailearen Google kontuaren informazioa erakutsi. Googlek adierazi du asistenteak kameraren bitartez objektuak identifikatzeko ere gai izango dela, baita produktuen erosketa eta abestien identifikaziorako euskarria izango duela. Gainera, adierazi da 2018ko udararako planifikatu dela Assistant-en oinarritutako pantaila adimendua.[1]
Google Assistant 2016ren maiatzaren 18an ezagutzera eman zen Google I/O konferentzian, Google Home bozgorailu adimendua eta Allo mezularitza aplikazioaren parte izanda. Google-ren zuzendari exekutiboak, Sundar Pichaik, azaldu zuen Assistant elkarrizketarako esperientzia gisa diseinatua izan zela, “gailuen artean hedatzen den ingurune esperientzia”.[1] Hilabete horretan, Google-ek asistenteari “pertsonalitate” gehiago garatu zitzaion, Ryan Germick, Google Doodle-en burua, eta Emma Coats, Pixar-eko animatzaile ohiaren laguntzaz.[2]
Hasieran, Allo aplikaziotik eta Google Home gailutik kanpo, Google Assistant-en sistema-mailako integrazioa soilik Pixel eta Pixel XL smartphonetan eman zen.[3] 2017ko otsailean, Googlek adierazi zuen asistentea Android Marshmallow (6.0) edo Nougat (7.0) sistema eragilea zuten smartphonetan eskuragai izaten hasi zela, ingelesezko merkatuan.[4][5] Asistentea ere Android Wear 2.0 daramatzaten gailuetan integratua izan da[6] eta Android TV[7][8] eta Android Auto[9] sistemetako hurrengo bertsioren batean gehituko da. 2017ko urrian, Google Pixelbook eramangarria Google Assistant zeraman lehenengoa bihurtu zen[10] eta geroago Google Pixel Buds entzungailuetara integratu zen.[11] 2017ko abenduan, Googlek adierazi zuen Android Lollipop (5.0) zeramaten smartphonetan ere eskuragarri egongo zela Google Play Services zerbitzuaren eguneratze bati esker, eta baita Marshmallow eta Nougat zeramaten tabletetan ere.[12]
2017ko maiatzaren 15ean, Android Police webguneak informatu zuen Google Assistant iOS sistema eragilera ere integratuko zutela aplikazio bereizi bati esker.[13] Informazio hori Google-en garatzaileen konferentzian baieztatu egin zen bi egun geroago.[14][15]
2018ko urtarrilean, Consumer Electronics Show erakusketan, Assistant-en oinarritutako lehen pantaila adimendunak erakutsi ziren.[16] Lenovo, Sony, JBL eta LG marketako pantailak erakutsi ziren.[17] Gailu hauek Google Duo bideo deiak egiteko ahalmena dute, baita YouTube-ko bideoak, Google Maps-en argibideak, Google Calendar-en plangintzak eta kamera adimendu baten edukiak erakusteko eta Google Home gailuen zerbitzuekin lan egiteko ahalmena ere.[18] Gailu hauen lehen argitaratzea 2018ko udarako planifikatua dago baita garatzaileentzako euskarria urte bukaerarako ere.
2016ko abenduan, Google-ek “Actions on Google” atera zuen, Google Assistant-erako garatzaileentzako plataforma bat. Actions on Google-ek garatzaileei ahalmena ematen die beren zerbitzu propioak Assistant-en integratzeko, horrela erabiltzailearen esperientzia areagotuz.[19][20] 2017ko martxoan, Google-ek erreminta berriak sartu zituen plataformara, jokoen sorrerak sustatzeko.[21] Hasieran soilik Google Home bozgorailura mugatuta zegoenez, Actions on Google Android eta iOS gailuetara eskuragarria bilakatu zen 2017ko maiatzean,[22][23] non aplikazio direktorio bat ere aurkeztu zen asistentearen produktu eta zerbitzu bateragarriekin.[24] Garatzaileen parte-hartzea sustatzeko, Google-ek lehiaketa bat aurkeztu zuen, non kategorien arabera irabazleak aukeratuko zituen; adibidez, “Best app by students” (ikasleak garatutako aplikazio hoberena) edo “Best life hack” (bizitzarako “hack” edo aplikazio erabilgarri hoberena). Lehiaketaren lehen postuaren irabazleari Google-en 2018ko garatzaileen konferentziarako sarrerak, 10.000$ eta Google-eko kampusaren ibilaldi bat irabaziko ditu eta bigarren eta hirugarren postuen irabazleak 7.500$ eta 5.000$ irabaziko dituzte, hurrenez hurren, baita Google Home gailu bat ere.[25]
2017ko apirilean, “software development kit” (SDK) garapenerako tresna-multzoa argitaratu zuen, horrela garatzaileek beren gailu propioetan Google Assistant inplementatzeko ahalmena eskuratuz.[26][27] Dagoeneko integratua izan da Raspberry Pi[28][29] gailuetan, Audi eta Volvo autoetan[30][31] eta hainbat “smart home” etxetresnetan; adibidez, hozkailuetan, garbigailuetan eta labeetan hainbat erakundeengandik garatuak (iRobot, LG, General Electric eta D-Link).[32][33][34] 2017ko abenduan, Google-ek SDK eguneratu zuen, horrela gailu gutxi batzuentzako eskuragarri zeuden ezaugarriak beste gailuetara ere hedatuak izateko. Esate baterako, “Actions on Google”, testu-bidezko elkarrekintzak, hizkuntza gehiagoren sarrerak eta erabiltzaileei kokapen geografiko jakin bat ezartzeko ahalmena ere.[35]
Google Assistant-ak, Google Now zerbitzuak bezala, Internetean bilaketak egin ditzake, gertaerak eta alarmak ezarri, hardware-ezarpenak aldatu eta Google kontuaren informazioa erakutsi dezake. Google Now-ek ez bezala, Assistant-ek bi norantzetako elkarrizketak izan ditzake erabiltzailearekin, Google-en lengoai naturalaren prozesamenduaren algoritmoa erabiliz. 2017ko otsailean, Googlek azaldu zuen Google Home gailuaren erabiltzaileak Google Express zerbitzuaren bidez ahotsarekin erosketak egiteko ahalmena izango zutela, Estatu Batuetako hainbat dendetatik.[36][37] Gainera, asistenteak erabiltzaileak ezarritako erosketa-zerrendak kudea ditzake.
2017ko maiatzean, Assistant-ek teklatu-bidezko sarrera izateko ahalmena eta erantzun ikusgarriagoak izango zituelakoaren berri eman zen,[38][39] baita kameraren bidez objektuen identifikazio bisuala egiteko ahalmena izango zuela[40][41] eta diru-bidalketak egiteko ahalmena izango zuela ere.[42][43] Teklatuaren erabilpenaren bidez, erabiltzaileak ikus dezakete egin dituzten kontsulta guztiak historia modura, sarrerak editatzeko eta ezabatzeko ahalmenarekin gainera. Assistant-ek erabiltzailea bilaketa-sarreren ezabatzearen berri ohartarazten du esanez bilaketa-historia oso erabilgarria zaiola etorkizuneko erantzunak hobeagoak izateko.[44] 2017ko azaroan, asistenteak abestiak identifikatzeko ahalmena lortu zuen.[45][46]