Goryōkaku gotorlekua | |
---|---|
五稜郭 | |
100 Fine Castles of Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Subprefecture of Japan | Oshima suprefetura |
Core city of Japan | Hakodate |
Kokapen fisikoa | Hokkaido |
Koordenatuak | 41°47′49″N 140°45′25″E / 41.796944°N 140.756944°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1857 - 1866 |
Jabea | Japoniako Gobernua |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Takeda Ayasaburō (en) |
Eraikitzailea | Matsukawa Bennosuke (en) |
Materiala(k) | zurra |
Azalera | 250.835,51 m² |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Goryōkaku (japonieraz: 五稜郭 ) Japoniako Hokkaido uhartearen hegoaldeko Hakodate hirian kokatuta dagoen gotorlekua da.
Goryōkaku gotorlekua Takeda Hisaburōk diseinatu eta eraiki zuen 1855ean Tokugawa shogunerriaren aginduz. Errusiarren balizko inbasio baten aurrean Tsugaruko itsasartea babestea zuen helburu. Hisaburōk Vauban igeniari militar frantsesaren lanak hartu zituen eredu eta horrela europar estiloko (izar itxurako) lehen gotorlekua eraiki zen Japonian.
1869an Ezoko Errepublika eratu zenean Goryōkaku izan zen shogunerriko errebeldeen eta frantziarren arteko armada mixtoaren egoitza. 1869ko ekainaren 26ko Hakodateko Gudan Meiji enperadorearen indarrek berreskuratu zuten gotorlekua Errepublikari amaiera emanez.
Gaur egun Hakodateko parke ezagunena da, udaberrian gereziondoak loratzen direnean bereziki.