Gouina ur-jauziak | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 64 m |
Mota | ur-jauzi |
Zabalera | 430 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 14°00′54″N 11°06′09″W / 14.015°N 11.1025°W |
Honen parte da | Senegal |
Estatu burujabe | ![]() |
Region of Mali | Kayes eskualdea |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Senegal River basin (en) ![]() |
OGouina ur-jauziak (frantsesez: Chutes de Gouina) Malin dagoen ur-jauzi multzo bat da, Kayes hiritik 80 km hego-ekialdera, Senegalekiko mugatik hurbil. "Maliko Niagara ur-jauziak" ezizena eman zaie.[1]
Senegal ibaiaren ibilbidean kokaturik daude, Bafoulabé eta Diamou herrien artean. Puntu horretan ibaiak 430 metrotako zabalera du eta 15 metro inguruko jauzia egiten du.[2]
Ibaiaren emaria asko aldatzen da urtaroaren arabera, maiatzean 3 m³/s izatetik urrian 5.000 m³/s izatera pasatzen baita, horregatik ur-jauzien ikusgarrtasuna ere asko aldatzen da.[1]
Landaretza oparoz inguraturik dagoenez Maliko turismoguneetako bat da. Hegaztien behaketak, argazkiak atera eta ibilbide ugari ere egin daitezke, bai eta ibaian itsasontziz ibili ere.[1]
2022ko abenduan Maliko Abdoulaye Maïga presidenteak ur-jauzien energia aprobetxatzeko eraikitako zentrale hidroelektriko bat inauguratu zuen, 283 bilioi CFA liberako kostua izan zuena, 424 milioi euro inguru.[3]