Grand Colombier (Saint-Pierre eta Mikelune) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 149 m |
Mota | uharte |
Luzera | 1.300 m |
Zabalera | 500 m |
Azalera | 0,4 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°49′22″N 56°09′55″W / 46.822749°N 56.165414°W |
UTC ordua | UTC−03:00 |
Estatu burujabe | Frantzia |
Overseas collectivity of France | Saint-Pierre eta Mikelune |
Ur-gorputza | Ipar Ozeano Atlantikoa |
Grand Colombier uhartea (frantsesez: île Grand Colombier) Saint-Pierre eta Mikelune osatzen duten uharte txikienetakoa da. Uharte huts eta malkartsu hau, itsas hegaztientzako babesleku bat da, Saint Pierre uhartetik iparraldera dago, Henry lurmuturraren (frantsesez: Pointe-à-Henry) parean.
Uharte hau, lehen aldiz, 1544an Jean Alfonse itsasgizon eta esploratzaile frantziarrak deskribatu eta izendatu zuen.
1930eko hamarkadan, Edgar Aubert de la Rue geologo suitzarrak ikerketa ugari egin zituen bertan zegoen burdin mineralaren kalitatea zehazteko baina emaitzak ez ziren espero zuenak izan.
Artikulu hau Saint-Pierre eta Mikeluneko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |