Grim Fandango | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Argitaletxea | LucasArts |
Banatze bidea | CD-ROM (en) eta deskarga digitala |
Azken bertsioa | 1.01 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abentura grafikoa eta Neo-noirra |
Hizkuntza | ingelesa |
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua |
Euskarria | Microsoft Windows, PlayStation 4, Linux, PlayStation Vita, MacOS X, Android eta iOS |
Sarrera gailua | teklatua eta ukimen-pantaila |
Adin-sailkapena | |
Sistema eragilea | Android eta iOS |
Software motorea | LucasArts adventure games (en) eta GrimE (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tim Schafer |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Tim Schafer |
Garatzailea | LucasArts |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Peter McConnell (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Grim Fandango LucasArts bideo-joko konpainiaren abentura grafiko bat da. 1998ko urriaren 30ean argitaratu zen. Konpainia honetako 3D grafikoak zituen lehenbiziko abentura grafikoa izan zen, bai eta GrimE motor eragilea erabili zuen lehenbizikoa ere, ordurarteko SCUMM motor eragilea alboratuz.
Era berean, kritikari eta erabiltzaile askoren arabera, bideo-joko honek LucasArts konpainiaren abentura grafikoen urrezko aroaren gainbeheraren mugarria izan zen, halere gaur egun kultuzko abentura grafikoa den arren.
Abentura grafiko honetako pertsonaiak Mexikoko mitologia eta herri kulturan hainerrotuak dauden hildakoen kultura eta garezurren irudiak eta José Guadalupe Posada mexikar marrazkilariaren diseinuetan oinarrituak daude.
Manny Calaverak bere bizialdian izandako portaeraren erruz orain hilik dagoela heriotzaren munduan bidai agente gisa lan egitera derrigortua dago, hil berriei merezi dituzten bidai txartelak emanez. Halere, Manny sistema honetan akatsak daudela jabetuko da, eta Phillip Marlow bat bailitzan, ikertzen hasi eta ustelkeria, krimen eta gezurrez beteriko trama topatuko du. Guzti hau zinema beltzeko filmetan ohikoa den femme fatale edo emakume erakargarri baina arriskutsuarekin, Mercedes Colomar.
Joko osoan zehar Mexikon usadiozko jaieguna den Hildakoen Eguna da.