Grýla | |
---|---|
Eskandinaviar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Bizitokia | Islandia |
Familia | |
Seme-alabak | Yule Lads (en) |
Grýla Islandiako mitologiaren izaki gaiztoa da. Mendietan bizi den munstro eme erraldoia da. Gabonetan zaku handi bat hartzen du eta herrietara jaisten da, gaizki portatu diren haurrak eramateko.
Grýlaren kondaira mendetan Islandiako haurrak beldurtzeko erabili izan da. Haren izena XIII. mendeko bi sagetan aipatzen da: Islendinga sagan eta Sverris sagan; azken honen lehenengo atalak "Grýla" izenburua du alegia. Funtsean munstro honek haurrekin egindako haragi erregosiaren zaletasun handia du eta beti dago gosez. Hasiera batean Grýla ez zuen Eguberriekin inongo loturarik; hori XVII. mendetik aurrera gertatu zen; mende horretan 13 jolasveinarren amaren bere irudia zabaldu zen, hau da, trollen ondorengoak, gaur egun Bizarzuriren antza hartu dutenak.[1]
Kondairaren arabera Grýla hiru aldiz ezkondu zen. Hirugarren senarra Leppalúði izan zen; ezkondu eta Dimmuborgirreko laba-inguruetako kobazulo batera bizitzera joan ziren, semeekin eta Jolaköttinn katu handiarekin, baita ere Eguberriko katua bezala ezaguna.
Historikoki 1746an dekretu batek haurrak beldurtzeko Grýlaren eta jolasveinarrak erabiltzea debekatu zuen.[2] Gryla, bestetik, Islandiako narrazio, poema eta antzezlan askotan agertzen da. Gaur egungo haurrek oraindik beldur diote.
2010eko Eyjafjallajökullen erupzioak gertatu zenean, The Onion aldizkari satiriko estatubatuarrak errua Grýlari bota zion.[3]