Guadalmedina | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta ur-laster |
Luzera | 47 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°42′22″N 4°25′33″W / 36.70621°N 4.425791°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Málagako probintzia |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 160 km² |
Ur-emaria | 30 m³/s |
Bokalea () | Mediterraneoa |
Guadalmedina (arabieraz: وادي المدينة, wādī al-Madīna, 'hiriko ibaia') Málagako probintziako ibaia da. Cruz Haitzean du iturburua, Camaroloseko mendilerroan, 1.433 metroko altueran. 47 kilometroko luzera du bere bokaleraino. Bere ibilbidean Malagako Mendietako Parke Naturala zeharkatzen du.
XVI. mendean, Málaga Gaztelako koroan sartu ondoren, Guadalmedina ibaiaren arroaren deforestazioa hasi zen, bertako lurrak luberritu eta lantzeko. Jatorrizko basoa galtzeak babesik gabe utzi zituen mendi-hegalak, eta Mediterraneoko klimaren berezko uholde-prezipitazioek eragindako higadura-prozesua hasi zen. Fenomeno horrekin batera, ibai-uholdeak (bertan riás deituak) ugaritu egin ziren prezipitazio horien ondorioz.
Artikulu hau Andaluziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |