Guangzhouko metroa (txinera sinplifikatuz: 广州地铁, pinyineraz: Guǎng Zhōu Dìtiě), Guangzhouko lur azpiko edo gaineko garraiobidea da. Metroa 1997ko ekainaren 28an zabaldu zen eta ordutik etengabe hazi da zabaldutako linea berriekin. Gaur egun metroak lau linea, 157 kilometro eta 88 geltoki dauzka.
Metroaren eraikuntza lanak 1993an hasi ziren eta lehen linea lau urte beranduago zabaldu zen Xilang eta Huangsha bitarteko ibilbidearekin. Bi urte beranduago Ekialdeko Geltoki berria zabalduz ibilbidea handitu zen. Bigarren linea 2002an zabaldu zen, eta hirugarrena eta laugarrena 2005ean.
2009ko abenduaren 29an, bosgarren linea zabaldu zen, hasieran aurrikusitako data baino hilabete batzuk beranduago.
Gaur egun metroak bost linea dituen arren, gaur egun bi linea berri eraikitzen ari dira, eta beste lau proiektuan daude. 2010. urterako metro-sarea 190 kilometro luze izango da eta Guangzhouko gobernuaren asmoak metro sarea 600 kilometrora handitzea da. Etorkizunean baliteke Perla ibaiaren deltako hiri handiak gero eta gehiago haztean, Guangzhouko metroak Shenzhen eta Hong Kongeko metroekin bat egitea.
GUANGZHOUKO METROA | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Linea | Ibilbidea | Luzera (km) | Geltokiak | Zabaltze data | Azken luzapena | |
1 | Xilang - Guangzhou ekialdeko tren geltokia | 18,5 | 16 | 1997 | 1999 | |
2 | Jiahewanggang - Guangzhou hegoaldeko tren geltokia | 31,4 | 24 | 2002 | 2010 | |
3 | Tianheko autobus geltokia - Panyu Plaza | 67,3 | 28 | 2005 | 2010 | |
4 | Huangcun – Jinzhou | 43,7 | 16 | 2005 | 2010 | |
5 | Jiaokou - Wenchou | 31,9 | 24 | 2009 | ||
6 | Xunfenggang - Changban | 24,5 | 22 | 2013 | ||
8 | Xiaogang - Fenghuang Xincun | 14,8 | 13 | 2003 | 2010 | |
Guangfo | Kuiqi Lu - Xilang | 20,4 | 14 | 2010 | ||
GUZTIRA | 252,5 | 157 |
2008an 601 milioi pertsonak bidaiatu zuten Guangzhouko metroan, urte hartan erabilera handieneko eguna 2008ko maiatzaren 1a izan zen, egun hartan metroa 2,47 milioi pertsonek erabili zutelarik.
2010eko urtarrilaren 1ean 3,69 milioi bidaiarik erabili zuten, ordura arteko errekorra hautsiz[1].
Txinako Herri Errepublikako metroak | ||
---|---|---|
Eraikiak: | Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou | |
Eraikitzen:: | Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou | |
Proiektuan:: | | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo |