Hachijō suprefetura | |||
---|---|---|---|
subprefecture of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Japonia | ||
Metropolitan prefecture | Tokio | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 33°06′36″N 139°47′21″E / 33.1099°N 139.7891°E | ||
Azalera | 78'6 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 7.225 | ||
Dentsitatea | 110 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1926ko uztailaren 1a | ||
http://www.town.hachijo.tokyo.jp/ www.town.hachijo.tokyo.jp |
Hachijō (japonieraz: 八丈町 Hachijō-machi ) Tokio prefeturako hegoaldean dagoen suprefetura da, Izu uharteetan. 2011ko erroldaren arabera 72'62 km²-tan 8.177 biztanle zeuden.
Izu uhartediko hiru uharte hartzen ditu, Hachijōjima, Hachijōkojima eta Aogashima. Tokiotik 228 km hegoaldera daude, Filipinetako itsasoan.
62'52 km²-ko azalera eta 8.177 biztanle dituen uharte bolkanikoa da. Nishi-yama (japonieraz: 西山 ) mendia da punturik altuena (854m), baina guztira 20 sumendi inguru daude. Edo Aroan presoentzako deserriratze eremua izan zen. Bigarren Mundu Gerran urpekuntzien base garrantzitsua izan zen. Gaur egun surflarientzako toki popularra bihurtu da.
Hachijō-jimaren mendebaldera dagoen uharte txikia da, luzeran 3 km eta zabaleran 1'3 dituena. Taihei-zan (japonieraz: 太平山 ) mendia da punturik altuena (616'8m). Meiji garaian 513 biztanle ere izan zituen baina 1955erako 50 baino ez ziren bertan bizi. 1965ean uhartea bertan behera utzi zuten oinarrizko zerbitzu gabeziarengatik.
5'98 km²-ko azalera eta 206 biztanle dituen uharte bolkanikoa da. Hachijō-jimatik 71 km hegoaldera kokaturik dago.
Edo Aroan gaizkileak gorde bazituen ere, Meiji garaian bertakoen ekonomia garatu zuten batez ere arrantzan, zeta ekoizpenean eta nekazaritzan oinarrituz. Hachijō subprefetura 1908ko apirilaren 1ean eratu zen
Tokio prefektura |
---|
Auzo bereziak : Adachi | Arakawa | Bunkyō | Chiyoda | Chūō | Edogawa | Itabashi | Katsushika | Kita | Kōtō | Meguro | Minato | Nakano | Nerima | Ōta | Setagaya | Shibuya | Shinagawa | Shinjuku | Suginami | Sumida | Taitō | Toshima | ||
Hiriak : Akiruno | Akishima | Chōfu | Fuchū | Fussa | Hachiōji | Hamura | Higashikurume | Higashimurayama | Higashiyamato | Hino | Inagi | Kiyose | Kodaira | Koganei | Kokubunji | Komae | Kunitachi | Machida | Mitaka | Musashimurayama | Musashino | Nishitōkyō | Oume | Tachikawa | Tama | ||
Suprefeturak : Nishitama | Hachijō | Miyake | Ogasawara | Ōshima |