Hanna Linnea Öberg (Kiruna, 1995eko azaroaren 2a) biatloian lehiatzen den kirolari suediarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan da 2018an eta 2022an.
Elvira Öberg txapeldun olinpikoaren ahizpa nagusia da.
2017ko Munduko Kopan emakumezko debutari onenaren saria eman zioten[1]. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan 15 km bakarkako proba irabazi zuen eta 4 x 6 km errelebotan bigarren egin zuen[2].
2022ko Pekingo Jokoetako azken egunean 4 x 6 km erreleboen proba jokatu zen eta berriz ere Suediako taldearekin txapeldun olinpikoa bihurtu zen, ahizpa taldean zuela[3].
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 15 km bakarka | |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 4 x 6 km erreleboak | |
2022 | Pekin ( Txina) | 4 x 6 km erreleboak | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Östersund ( Suedia) | 15 km bakarka | |
2019 | Östersund ( Suedia) | 4 x 6 km erreleboak | |
2019 | Östersund ( Suedia) | errelebo mistoak singlea | |
2020 | Rasen-Antholz ( Italia) | 12'5 km irteera masiboa | |
2021 | Pokljuka ( Eslovenia) | 15 km bakarka | |
2021 | Pokljuka ( Eslovenia) | errelebo mistoak | |
2021 | Pokljuka ( Eslovenia) | errelebo mistoak singlea | |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Cheile Grădiştei ( Errumania) | 7'5 km sprint | |
2016 | Cheile Grădiştei ( Errumania) | 10 km jarraipena | |
2016 | Cheile Grădiştei ( Errumania) | 3 x 6 km erreleboak |