Hans Jæger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Drammen, 1854ko irailaren 2a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Oslo, 1910eko otsailaren 8a (55 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | norvegiera daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, filosofoa eta anarkista |
Mugimendua | anarkismoa |
Hans Henrik Jæger (Drammen, 1854ko irailaren 2a - Oslo, 1910eko otsailaren 8a) norvegiar idazlea izan zen. Ohizko moraltasunaren kontra sortutako Kristianiabohêmen izeneko idazleen eta artisten taldearen buruzagia izan zen. Sexu askatasunaren alde agertu zen. 1885ean Fra Kristiania-Bohèmen (Kristianiako Bohemia) idatzi zuen, baina atxilo hartu zuten eta debekatu zuten liburua. Zigorra osorik ez betetzearren Parisa alde egin zuen, eta han eman zituen hil bitarteko urteak. Haren lanek ez dute literatura-balio handirik, baina ospe handia izan zuen berak Norvegiako idazleen artean egin zuen sailkapenak: adierazpen-askatasunaren aldekoak ziren batzuk eta goi-mailako literaturaren aldekoak besteak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Jæger |