Hard to Kill | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | Hard to Kill |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, thrillerra, martial arts film (en) , krimenezko filma eta vigilante film (en) |
Iraupena | 89 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Malibu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Bruce Malmuth |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bill Todman, Jr. (en) WWE Studios |
Ekoizle eragilea | Steven Seagal |
Edizioa | John F. Link (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Michael Frank |
Argazki-zuzendaria | Matthew F. Leonetti |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Argumentu nagusia | Mendekua |
Hard to Kill (euskaraz Akabatzeko Zaila) 1990eko Bruce Malmuth estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. Steven Seagal, Kelly Le Brock, William Sadler eta Frederick Coffin aktoreek antzeztu zuten.
Film honek Steven Seagal aktorea mundu mailan ekintza filmeetako aktore ospetsu bilakatu zuen, ordutik aurrera eta batez ere 1990eko hamarkadan zehar genero honetako film ugari antzeztuz.
1983, Los Angelesko portua, Mason Storm (Steven Seagal) polizia zintzoak kai batean ezkutuko tratua burutzen ari diren mafiaren gizon batzuei zelatatu eta zenbait polizia ere sartuta dauden ustelkeria kasu bat azaleratu eta Kevin O'Malley (Frederick Coffin) lankideari irratiz horren berri emango dio, baina Jack Axel (Charles Boswell) eta Max Quentero (Branscombe Richmond) poliziak ohartu eta mafia gizonei esango diete, hauek Masonen etxea erasotu, haren emaztea eta Mason hiltzorian eta koma egoeran lagako dute, aldiz, Sonny (Zachary Rosencrantz/Geoffrey Bara) semeak ihes egitea lortuko du. Mason ospitalean koman dagoela, Kevinek mafia ospitalera joan eta hil ez dezaten hari eta bere semeari nortasun berriak emango dizkie, honela mafiak eta polizia usteleka jada hila dagoela sinistu dezaten.
Handik zazpi urtetara, Mason koma egoeratik esnatu, bere burua norroka arteetan berrentrenatu eta berau zaindu duen Andy Stewart (Kelly Le Brock) erizainaren laguntzaz bere familia erasotu zuenetaz mendekatzeko asmoa du. Gainera, horrenbeste urtez ezkutuan egon izanak bere abantailak izango ditu, hura akabatzen saiatu zirenek duela zazpi urtetik hila dagoela uste baidute. Masonek han eta eman egurra emanez bere mendekua lortu, semearekin berrelkartu eta azkenean Andy eta bera elkar maiteminduko dira.