Heather Zar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XX. mendea |
Herrialdea | Hegoafrika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Witwatersrandeko Unibertsitatea Columbia University Vagelos College of Physicians and Surgeons (en) Lurmutur Hiriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta zientzialaria |
Enplegatzailea(k) | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak |
Heather Zar (Lurmutur Hiria) mediku eta zientzilari hegoafrikarra da. Arnas aparatuko gaixotasunak dituzten haurren zainketan espezializaturik dago eta 2018an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[1].
Lurmutur Hiriko Unibertsitateko Pediatria mintegiko zuzendaria da eta Panafrikako Torax Elkarteko presidentea[2].
GIB birusak biriketako gaixotasunengan duen eraginaren inguruan egindako ikerketen ondorioz Munduko Osasun Erakundeak herrialdeei ematen dizkieten aginduak aldarazi ditu[2]. Bestetik birziklaturiko plastikozko botilak garatu ditu asma duten haurrek botikak errazago hartzeko, arnasaren bidez hain zuzen ere[3]. Azkenik haurtzaroan biriketako gaixotasunak eta bestelako minak aurrez ekiditeko estrategiak garatu ditu zuzendu dituen ikerketen bidez.
Hegoafrikako Zientzia Akademiako kidea da[4] eta 200 artikulu zientifiko inguru argitaratu ditu.