Heinz von Foerster | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1911ko azaroaren 13a |
Herrialdea | Austria |
Heriotza | Pescadero, 2002ko urriaren 2a (90 urte) |
Familia | |
Aita | Emil von Förster |
Ama | Lilith Lang |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako unibertsitate teknologikoa Wrocławeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, fisikaria, unibertsitateko irakaslea, informatikaria eta filosofoa |
Enplegatzailea(k) | Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen University of Illinois at Chicago (en) |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Ludwig Wittgenstein, W. Ross Ashby (en) eta Warren Sturgis McCulloch (mul) |
Heinz von Foerster (Viena (Austria), 1911ko azaroaren 13a - Pescadero, Kalifornia (AEB), 2002ko urriaren 2a) filosofo eta fisikari austro-amerikarra izan zen. Zibernetikaren alorrean aritu zen eta ezinbestekoa gertatu zen konstruktibismo erradikalaren eta bigarren mailako zibernetikaren garapenean.
Ezaguna da, era berean, ordenagailu bidezko musika eta eszenatoki gaineko magiaren inguruan zuen zaletasunagatik.
Heinz von Foerster Vienan jaio zen, Austrian, 1911ko azaroaren 13an. Heinz von Förster zen bere izena eta Emil Ritter von Foerster austriar arkitektoaren hiloba zen. Ludwig Wittgenstein, Erwin Lang eta Hugo von Hofmannsthal ere bere familiakoak izan ziren, Ludwig Förster haien birraitona izan baitzen.
Fisika ikasi zuen Vienako Unibertsitate Teknikoan eta Breslauko Unibertsitatean eta hementxe lortu zuen doktoretza fisikan 1944an.
« | ...Ez baditugu behaketa eta deskripzioa kontuan hartzen, ez da ezer geratzen, ez behaketa, ezta deskripzioa ere...[1] | » |
« | ...Ez dugu ez dugula ikusten ikusten...[1] | » |
1949an, Illinoisen (AEB) jarri zen bizitzen eta bertako unibertsitatean egin zuen lan, John von Neumann, Norbert Wiener, Humberto Maturana, Francisco Varela, Gregory Bateson, Margaret Meadekin, beste batzuen artean. Ingeniaritza elektrikoko irakasle izan zen 1951-1975 artean.
Biofisikako irakasle ere izan zen (1962-1975) eta baita Informatika Biologikoko Laborategiko irakasle ere (1958-1975).
Wenner-Gren-Fundación taldean ere egin zuen lan 1963-1965 artean ikerketa antropologikoaren esparruan.
Pescaderon hil zen, Kalifornian (AEB), 2002ko urriaren 2an.
Science aldizkariaren arabera, Foersterren artikulu batek zioenez, giza-populazioa infinitora iritsiko zen 2026ko azaroaren 13an eta zeuden datu historiko guztiak azaldu eta populazioaren etorkizuneko igoera aurreikusteko formula proposatu zuen. Formula horrek, 1960an, munduko populazioa 2.700 miliokoa izango zela esan zuen eta, 2026ko azaroaren 13an, ostiralean, infinitora iritsiko zen. Doomsday Equation deitu zitzaion iragarkiari, Azken Epaiketaren Egunaren Ekuazioa)
Urteetan, telebistako serie bat baino gehiagok 26 kapitulu zeuzkaten, astean bat emititu nahi baitzuten, urte erdian zehar (Urteak 52 aste ditu). Zer gertatuko da 26 zenbakiarekin etorkizunean? Heinz von Foersterrek populazioa, oraingo abiaduran haztzen jarraituko balu, 2026ko azaroaren 13an, infinitora iritsiko litzateke. Honi deritzo Doomsday Equation, Azken Epaiketaren Egunaren Ekuazioa.
Foersterren aktibitate nagusia den zibernetika, inteligentzia artifizial motaren batekin erlazionatzea da konspirazioaren aldekoen istorioetan errepikatzen den ametsa[2].
Ehun bat argitalpen egin zituen Heinzek.