Hellboy II: The Golden Army (euskaraz Hellboy II: Urrezko Armada), 2008ko Guillermo del Toro mexikar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako superheroi film bat da. Mike Mignola komikigilearen Hellboy: Seed of Destruction eleberri grafikoan oinarritua dago. Ron Perlman, Selma Blair, Doug Jones, Jeffrey Tambor eta John Hurt aktoreek antzeztu zuten.
Hellboy (2004) aurrekaria izan zuen eta 2019ko izenburu berdineko berregokitzapena.
Makillaje onenaren Oscar Sariaren (Mike Elizalde eta Thom Floutz) izendapena jaso zuen.
Gizateria eta zenbait botere ikustezinen milaka urtetako akordioa hautsi ostean, Lurra Infernua bilakatzeko zorian da. Izaki magikoen porrot ugariren ondoren, iratxo errementarien buruzagiak Balor erregeari (Roy Dotrice) urrezko automata suntsiezunez osatutako armada bat eskeiniko dio. Armada hori garaitu dezakeen heroi bakarra Hellboy da (Ron Perlman), honek Naturazgaindiko Ikerketa eta Defentsa Sailaren laguntzaz, bi munduetara bidaiatuko du, fantasiazko mundu bateko izakiak borrokatuz. Hellboy bi muduetako izakia denez, ezagutzen duen bizimodua eta deika duen patu ezagunaren artean erabaki beharko du.
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Ron Perlman | Hellboy |
Selma Blair | Liz Sherman |
Doug Jones | Abraham Sapien |
Luke Goss | Nuada |
Jeffrey Tambor | Tom Manning |
John Hurt | Trevor 'Broom' Bruttenholm |
John Alexander | Johann Krauss |
Anna Walton | Nuala |
Brian Steele | Fragglewump (Wink/Cronie) |
Roy Dotrice | Balor Erregea |
Montse Ribé | Hellboy Gaztea |
Jamie Wilson | Cat Vendor |
Santiago Segura | Erosle Nabarmena |