Henry Giroux

Henry Giroux
Bizitza
JaiotzaProvidence1943ko irailaren 18a (81 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaCarnegie Mellon Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)McMaster Unibertsitatea
Bostongo Unibertsitatea
Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatea
Miami University (en) Itzuli

henryagiroux.com
Twitter: HenryGiroux Edit the value on Wikidata

Henry A. Giroux (Providence, Rhode Island, 1943ko irailaren 18a) AEBko intelektual eta humanista da. Pedagogia kritikoa delakoaren teoriko nagusienetako bat, Paulo Freirerekin batera. Eskola sistemak, pedagogia sistemak eta gizarte hainbat konturen gainean entsegu asko idatzi ditu. Pedagogia kontuetan egile aipatuenetako bat izan da azken hamarkadetan.

Bere obretan Marx, Paulo Freire eta Zygmunt Bauman bezalako egileen ekarpenak batzen saiatu izan da. Demokrazia erradikala delakoaren aldekoa agertu izan da eta oso kritiko neoliberalismo, militarismo, inperialismo, erlijio fundamentalismoarekin.

60 liburu, 200 liburu-atal eta 400 artikulu baino gehiagoetan egile[1] bakar edo egile nagusi bezala agertu izan da. Kultura kontu orokorrei buruz baina batez ere pedagogia kontuei buruz aritu izan da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) (htm) Henry A. Giroux: Publications. (Noiz kontsultatua: 2018-04-03).