Henry V 1989an Kenneth Branagh ipar-irlandar zuzendariak idatzi eta zuzenduriko film dramatikoa da, William Shakespeareren izen bereko antzezlanean oinarrituta.
Ehun Urteko Gerra. Bizimodu libertinoa izan ondoren, Henrike V.ak (1413-1422) Ingalaterrako Erresumako tronua oinordekotzan jaso eta bere erantzukizun eta arduraz jabetzen da. 1415ean 30.000 gizonez osatutako gudarostea bildu eta Frantziako Erresumaren aurkako gerrari berrekiten dio. Urte hartan bertan Azincourteko guduan frantziarrak garaitu eta Normandia eta Paris hiriaz jabetu delarik.
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |