Artista autodidakta, Hessiek 1954an alde egin zuen Jamaikatik. New Yorketik igaro zen 1960ko hamarkadaren hasieran. Han, Miodrag Djuric margolaria, goitizenez DADO[4], ezagutu zuen. 1962an, bikotea Hérouvalera (Montjavoult herrixka, Vexin frantsesean) joan zen, lantegi-etxe bihurtutako errota zahar batera.[5]Frantziara iritsi bezain laster, ehun-lanak sortzen hasi zen Hessie, material pobreak, eguneroko objektuak eta hondakinak (botoiak, paperak) jasota, gero, Saint Pierre merkatuan eskuratutako ehun argiko piezetan finkatzen zituenak.[6]
Konplexutasun eta zehaztasun handiko bere hizkuntza plastikoa patxadaz konposatuta, kaligrafia pertsonal bat idatzi zuen ehunean.[8] Bere lanei izenburu edo data gutxi emanez, serie hauek egin zituen: Écritures, Bâtons Pédagogiques, Végétations, Grillages, Boutons.[4]
1975ean, Suzanne Pagék ARCera gonbidatu zuen Survival Art bere lehen monografiarako. Orduan, Milvia Maglione eta Raymonde Arcier-ekin "Nouvelles Pénélopes" delakoak egin zituen, Aline Dallierrek 70eko hamarkadan sostengatu eta defendatuak. 1976an, Hessiek Parisko Combative Acts, Profiles and Voices - An Exhibition of Women Artists from Paris erakusketa kolektiboan parte hartu zuen. Arte-kritika feministak AIR Galleryn antolatua, Nil Yalter, Milvia Maglione eta Françoise Janicoten partaidetzarekin.
80ko hamarkadatik aurrera, bere sorkuntzak gero eta bakanagoak izan ziren arte-eszenan. Donations Daniel Cordier erakusketari esker, Hessieren bi lan Georges Pompidou Arte Modernoaren Museoko bilduman sartu ziren, Sans titre (1978 inguruan) eta Végétation (1978 baino lehen).[9]Elles@centrepompidou-n zintzilikatzearen karietara, museoari dohaintza bat ere egin zion.[5]
Hessie, "Boutons bleus", 1974-75. Botoi urdinak eta gris josiak kotoizko oihalean, 165 x 295 cm.
Bere broderia, zeinari buruz ironiaz esan baitaiteke "emakumeen jarduera" bat dela, kotoi argizko ehunaren gainean hari zuriz edo kolorez egindako konposizioak dira nagusiki. Interes minimalistaren balioa duen prozedura horrek, Euskarri-Azalera kezketatik hurbil dagoena, forma-sorta izugarria biltzen du. Honelako izenburuak jarri zizkien bere serieei txandaka: saretak, makil pedagogikoak, bakteriak, landaredia, idazkerak, zuloak, jositako puntuak, botoiak... Bere brodatze-teknika beste baliabide batzuetara ere heda daiteke, hala nola, "Déchets-collages" edo "Machines à écrire".[10][11]
Hessierentzat, motiboa eta euskarria izaera berekoak ziren, eta elkar sortzen zuten. Bere konposizio abstraktuen aurrean, prozesuaren —serie-errepikapen geldoa, ia trantzea— eta forma lortzearen arteko egokitzapen zehatza aurkitzen zen. Hessiek fabrikazio-prozesuan ikusarazten zuen teknika eta patroia eskuz esku doazela.[12]
Hessie, “Grillage Tubino 4834”, 1975-76. Hiru elementutan jositako kotoizko oihalean hari urdinez brodatua, 104 x 82 cm.
Bere obra osatzen duten paper gainean eginiko hainbat lan ere baditu. Bertan azaltzen diren kezka plastikoetako batzuk bordatuetan ageri direnen antzekoak badira ere, paper gaineko serieak Hessieren lanaren beste zati bat irekitzen du, ainguratuago dagoena egunerokotasunean eta eguneroko bizitzako zirkulu pribatutik ateratako elementuen berreskurapenean.[13] Brodatzeko lan neketsua baino berezkoagoak diren collageek, aldiz, nolabaiteko larritasuna ekartzen dute gogora, batetik, asko birelako, eta, bestetik, gauzak gorde eta finkatzeko presa horrengatik: bilgarri-paperak, erabilitako arropak, objektu hautsiak, hauts-multzoak, landareak edo animalien larruak.[14][15]
Survival Art : Hessie ARC 2, musée d’Art Moderne de la Ville de Paris, 12 fév-16 mars 1975.
Combative Acts, Profiles and Voices – An exhibition of women artists from Paris, works by Bour, Hessie, Janicot, Maglione and collective work by Aballea, Blum, Croiset, Mimi and Yalter, Aline Dallier, New York, 1976.
Hessie : Survival Art Marianne Nanne-Brahammar, Lund, 1978.
Activités et réalisations de femmes dans l’art contemporain : un premier exemple : les œuvres dérivées des techniques textiles traditionnelles, Jacqueline Gauvreau, Aline Dallier-Popper, thèse de doctorat, Esthétique, Paris 8, 1980.
Affinités : œuvres de la collection des Abattoirs Toulouse, musée Denys-Puech, Rodez, du 7 juin au 13 octobre 2002, préface de Laurence Imbernon, 104 pages.
Daniel Cordier : le regard d’un amateur, donation Daniel Cordier dans les collections du Centre Pompidou, musée national d’art moderne : [exposition, Paris, Centre Pompidou, 14 novembre 1989-21 janvier 1990], catalogue sous la direction de Bénédicte Ajac, nouvelle éd. revue et corrigée, Toulouse : les Abattoirs ; Paris : Centre Pompidou, 2005.
Art, féminisme, post-féminisme : un parcours de critique d’art, Aline Dallier-Popper, L’Harmattan, Paris, 2009.
Dictionnaire universel des créatrices sous la direction de Marie-Laure Bernadac, notice de Sonia Recasens, Éditions des Femmes-Antoinette Fouque, 2013.
Cosmogonies : Hessie, Kapwani Kiwanga, Myriam Mihindou, catalogue d'exposition présentée à la Galerie Arnaud Lefebvre en janvier 2015, publication dirigée par Sonia Recasens, commissaire de l'exposition.
Hessie : Survival Art 1969-2015, avec les textes d’Émilie Bouvard, Philippe Cyroulnik, Yanitza Djuric, Fabienne Dumont, Nathalie Ernoult, Arnaud Lefebvre, Aurélie Noury, Diana Quinby, Sonia Recasens, Claude Schweisguth, Amarante Szidon, Anne Tronche et Sarah Wilson, Paris, Galerie Arnaud Lefebvre, 2015.