Hilary Bradt | |
---|---|
(2006) | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1941eko uztailaren 17a (83 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak |
Hilary Bradtjaiotzez Hilary Cross (1941eko uztailaren 17a) Bradt bidaia giden sortzailea da. Argitaletxe hori gero eta nabarmenagoa bihurtu da bidaia-giden munduan 1970eko hamarkadaren erdialdetik aurrera. Bradt Britainia Handiko bidaia-idazleen gremioko kidea da.
1973an hasita, Bradtek 18 hilabete eman zituen Kolonbiatik Suaren Lurraldera bidaiatzen, eta gero Argentinara eta Brasilera jo zuen orduko senarrarekin, horren ondorioz bere lehen bidaia-gida idatzi zuelarik. Arrakasta ikusita, bikoteak enpresa argitaletxea sortu zuten gidak argitaratzen jarraitzeko. 1980an bikotea banatu egin zen eta senar ohiak enpresa utzi zuen, Bradten esku geratu zelarik harrezkero argitaletxearen garapena.[1]
Bradt gidak leku exotikoak edo ohiz kanpokoak azalduz hasi ziren, hala nola Ruanda eta Albania, eta nitxo horretan zentratzen jarraitu zuten gero, sarritan beste bidaia-editoreek ukitzen ez zituzten tokietara joz. Enpresak Ingalaterrako Chalfont St. Peterren du egoitza.
Enpresa 35 urtez zuzendu ondoren, Bradtek erretiroa iragarri zuen 2007an, baina enpresako zuzendari gisa parte hartzen jarriatu zuen. Erretiroa hartu ondoren ere idazten jarraitu zuen, adibidez Ingalaterrako bere eskualdeaz, Devonez, gida-liburu bat sortuz.
Bradtek ere lan handia egin du turismo-gidari eta bidaia antolatzaile gisa. Bere espezializazio bereziko eremua Madagaskar da, eta zenbait liburu idatzi ditu Afrikako uharte-nazio horretaz.