Hohenzollerneko Gotorlekuaren gudua 1915ko urriaren 13tik 19ra arte borrokatu zen, Auchy-les-Minesetik hurbil, Frantzian. Loosko gudua amaitu eta gero (Irailaren 25etik - Urriaren 8ra) Eskoziar 9. Dibisioak gotorlekua hartu zuen eta aurrerago kontraeraso batean galdu zuten. Urriaren 13an egindako britainiar erasoa 3.643 soldaduen galerarekin amaitu zen. J. E. Edmondsek idatzi zuen: "[Urriaren 13-14an] gertatutako gudua ez zuen Loosko guduaren emaitza hobetu eta infanteriaren hilketa ez beharrezkoa soilik ekarri zuen." [1]