Holy Spider (persieraz: عنکبوت مقدس) 2022ko Ali Abbasi irandar zinema zuzendariaren thrillerra da.
2000 eta 2001 bitartean Saeed Hanaei irandarrak hamasei emakume erail zituen Maxhad hiri santuan. Prostitutak ziren, eta Hanaeik bere etxean itotzen zituen. Ez zen berrietan azaldu hamargarren emakumea erail zuen arte, baina benetan albiste bilakatu zena zera izan zen: hiltzailea harrapatu zutenean, azaldu zuen jainkoaren izenean egin zituela krimenak, puruak ez ziren emakumeak hiriko kaleetatik desagerrarazteko helburuarekin. Biztanleriaren parte handi batentzat, heroi bilakatu zen, eta, hilabeteetan, manifestazioak egin ziren errugabea zela aldarrikatzeko.[1]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |