Hoosiers | |
---|---|
Jerrald Goldsmithen filma | |
Egilea(k) | Jerrald Goldsmith |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Hoosiers |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | teen film (en) eta film dramatikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | 1954 Milan High School basketball team (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Anspaugh |
Gidoigilea(k) | Angelo Pizzo |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Angelo Pizzo |
Konpainia ekoizlea | Hemdale films (en) |
Edizioa | Carroll Timothy O'Meara (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | Fred Murphy |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Indiana |
Historia | |
Nominazioak | |
Hoosiers 1986ko David Anspaugh estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Angelo Pizzo ekoizle eta gidoigileak ekoiztu eta idatzi zuten kirol film bat da. Gene Hackman, Barbara Hershey eta Dennis Hopper aktoreek antzeztu zuten.
Hoosier AEBetan Indiana estatuko biztanleek jasotzen duten ezizena da.
1954ko Indianako Saskibaloi Txapelketa irabazi zuen Milan udalerriko inistitutuko saskibaloi taldearen kirol balentrian oinarritua dago.
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Dennis Hopper) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariaren (Jerry Goldsmith) izendapenak jaso zituen. Askok inoizko kirol film onenatzat jotzen dute.
Iraganean istripu bat jasan ondoren, Norman Dale (Gene Hackman) Indiana hegoaldeko baserri giroko Hickory udalerriko institutuko saskibaloi taldeko entrenatzailea izateko kontratatua izan da. Nahiz eta jokalariek, irakasle desatsegin batek eta zenbait herritarrek gogokoa eza izan eta berau kaleratzen saiatu, Dale gizon gogotsua da eta saskibaloiarekiko griña bizia du, horrek ez etsitzea eta aurrera jarraitzera bultzaraziko du. Baina taldeko jokalarien konfidantza bereganatzea bere borrokaren erdia izango da, beste erdia teorikoki bere erdipurdiko taldea baina goi mailako saskibaloi taldeei irabaztea izango da. Baina kanpotar nekagaitz batek herri oso baten harrotasuna altxarazi dezakela erakutsiko du.