Horacio Etxebarrieta | |||
---|---|---|---|
1910eko maiatzaren 14a - 1918ko urtarrilaren 10a Barrutia: Bilbo | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1870eko irailaren 15a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Barakaldo, 1963ko maiatzaren 20a (92 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Cosme Etxebarrieta | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | industrialaria, politikaria, bankaria eta enpresaburua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Republican–Socialist Conjunction (en) |
Horacio Etxebarrieta Maruri (zenbait tokitan bigarren abizena Mauri idazten dute) (Bilbo, Bizkaia, 1870eko irailaren 15a - Barakaldo, Bizkaia, 1963ko maiatzaren 20a) politikari eta industria-gizon bizkaitarra izan zen.
Aitarengandik hartuak zituen meategi-negozioak indartuz, beste alor askotara ere zabaldu zituen: burdina-meategiak, petrolio-bilaketak, ontzigintza, porlangintza, itsaso- eta aire-garraioak, banketxeak. Bizkaian ez ezik, Euskal Herritik kanpo ere jarri zituen enpresak: Cádizko ontzigintza enpresa, Portland Iberia (Toledo), Compañia Aérea de Transportes Iberia (gaur egungo Iberia konpainia), Saltos del Duero (gero, Hidroeléctrica Ibérica enpresarekin bat eginik, Iberduero sortu zuena; eta ondoren Hidroeléctrica Españolarekin batuta, Iberdrola), eta abar.
Bestalde, Marokoko hainbat pertsona ahaltsurekin zituen harremanak baliatuz, Espainiako Gobernuaren eskariz, Abd el-Krim buruzagiarekin negoziatu eta haren esku zeuden espainiar presoak askatzea lortu zuen (1923).
Denbora batez El Liberal egunkariaren jabea ere izan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horacio Etxebarrieta |