Hush… Hush, Sweet Charlotte (euskaraz Iso… Iso, Charlotte Laztana) 1964ko Robert Aldrich estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako thriller psikologiko bat da. Bette Davis, Olivia de Havilland, Joseph Cotten, Agnes Moorehead, Cecil Kellaway eta Mary Astor aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako zazpi izendapen jaso zituen. Henry Farrell eta Lukas Heller gidoilariek Farrellek aurrez idatzitako "What Ever Happened to Cousin Charlotte?" (Zer Gertatu Zen Charlotte Lehengusuarekin?) kontakizun laburraren gidoi egokitua idatzi zuten.
Louisianako estatuak autobide bat eraikitzeko asmoz Ascension parrokia dagoen Hollistarren landetxea desjabetzean, Charlotte Hollis (Bette Davis), bertan hogeitamar urtez bizitzen egon den Hegoaldeko neskazahar aberatsak bere gizon maitatuaren heriotza negar eginez eta atsekabeturik etxean bizitzen jarraitzen du, horregatik Miriam (Olivia de Havilland) lehengusua eta Drew (Joseph Cotten) adiskideminari laguntza eskatuko die.