Hygrophoraceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Hygrophoraceae Agaricales ordenako onddo familia bat da. Hasiera batean uste zen espora zurien eta brankia lodien agarikoak zituela (perretxiko lamelarrak), Hygrophorus eta Hygrocybe generoak barne, baina DNA probek zabaldu egin dituzte familiaren mugak, eta, orain, agarikoak ez ezik, onddo basidiolikenak eta kortizioideak ere baditu. Espezieak, beraz, askotarikoak dira, eta ektomikorrizadunak, likenizatuak, goroldioei lotuak edo saprotrofoak izan daitezke. Familiak 25 genero eta 600 espezie baino gehiago ditu. Batek ere ez du garrantzi ekonomiko handirik, nahiz eta Hygrocybe eta Hygrophorus espezie batzuen gorputz emankorrak jangarritzat jotzen diren eta tokiko merkatuetan saltzeko bil daitezkeen[1][2].