Hélène Metzger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chatou, 1889ko abuztuaren 26a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Lyon |
Heriotza | Auschwitz, 1944ko martxoaren 7a (54 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa |
Influentziak | Lucien Lévy-Bruhl |
Hélène Metzger (Chatou,1889ko abuztuaren 26a - Auschwitz, 1944ko martxoaren 7a) frantziar zientzia filosofo, kimikari eta historialari zientifikoa izan zen.[1] Bere idazkiak kimikaren historiari buruzkoak dira batez ere. Jatorri judua zuenez, Bigarren Mundu Gerran Auschwitzeko kontzentrazio-esparrura deportatu zuten, eta han hil zen.[2]
Hélène Metzger Hélène Bruhl bezala jaio zen 1889an, Paris inguruan. Bere aita, Paul Bruhl, diamante eta harribitxien merkatari familia batetik zetorren, beharbada Metzgerren kristalografiarekiko interesaren iturri izango zena. Bere osaba Lucien Lévy-Bruhl antropologo frantses ospetsua izan zen. Bere ama, Eugénie Emilie, alabak bi urte besterik ez zituenean hil zen. Aita berriro ezkondu zen, baina Metzgerrek ez zuen inoiz harreman onik izan bere amaordearekin. Nahiz eta aitaren aurkakotasuna izan, heziketa bat jarraitzea erabaki zuen, eta Sorbonara joan zen, non diploma bat lortu zuen litio kloratoaren egitura aztertzeagatik. 1913an Paul Metgerrekin ezkondu zen, Lehen Mundu Gerran hil zena.[2][3]
1918an doktoretza lortu zuen. Bere tesia kristalografiaren historiari buruzkoa zen. Ordutik bere lana Frantziako kimikaren historian oinarritu zen, bereziki XVII. eta XVIII. mendeetan. Alemanek Paris okupatu ondoren, Lyonera joan zen, eta han judaismoaren monoteismoari buruzko ikerketa bati ekin zion. Ikerketa horrek Vichyko gobernuaren arreta erakarri zuen. 1944ko otsailaren 8an atxilotu eta Auschwitzera erbesteratu zuten eta bertan hil zen 1944ko martxoaren 10ean.[3]
Bederatzi liburu, hogeita hamasei artikulu eta txosten ugari argitaratu zituen.[4] Kimikaren historiari buruzko bere idazkietan, figura ezagunenetatik urruntzen da, eta, aldiz, aitorpen gutxien izan arren, kimika modernoaren garapenean eragin nabarmena izan zuten pertsonaiak arakatzen ditu.[3] Gaston Bachelard eta Émile Meyerson autore garaikideek sarritan aipatu zituzten beren lanak, eta Thomas Kuhnek, bere Iraultza Zientifikoen Egitura (1962) liburuaren sarreran, hura aipatu zuen inspirazio nagusitzat.
Bere lanen zerrenda honako hauek osatzen dute:
Metzger Zientziaren Historiaren Nazioarteko Akademiako diruzaina izan zen 1929an, Centre international de synthèse zentroko zientziaren historiaren liburutegiko zuzendaria 1939an eta Frantziako Zientzia Historialarien Taldeko idazkaria.[2]
Frantziako Zientzia Akademiak Binoux Saria eman zion.[3]
International Synthesis Center-ek Hélène Metzger-i buruzko hitzaldi bat antolatu zuen 1985eko maiatzaren 21, 22 eta 23an Collège de France-n. Jardunaldi honetatik dator Gad Freudenthalek zuzendutako Études sur/Studies on Hélène Metzger liburua.