Iivo Niskanen

Iivo Niskanen

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIivo Henrik Niskanen
JaiotzaOulu1992ko urtarrilaren 12a (32 urte)
Herrialdea Finlandia
Lehen hizkuntzafinlandiera
Familia
Ezkontidea(k)Saana Niskanen (en) Itzuli  (2018ko uztailaren 7a -
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakiraupen-eskiatzailea
Pisua80 kilogramo
Altuera187 zentimetro

iivoniskanen.com, iivoniskanen.com… eta iivoniskanen.com…
IMDB: nm8535287 Twitter: IivoNiskanen Olympic.org: iivo-niskanen Edit the value on Wikidata

Iivo Niskanen (Oulu, 1992ko urtarrilaren 12a) eskiatzaile finlandiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan bost domina eskuratu ditu iraupen-eskiko sprint proban.

2011. urtean egin zuen debuta Munduko Kopan eta 2014ko 23 urtez azpiko Munduko txapelketa irabazi ondoren Sotxiko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen bikotekako sprint proban, Sami Jauhojärvi zuen laguna[1]. Biek urteko Finlandiako kirolari onenen saria jaso zuten.

Hurrengo urtean irabazi zuen aurreneko Munduko Kopako proba, 15 kilometro distantziakoa hain zuzen ere. 2017ko Munduko txapelketa Finlandian jokatu zen. 15 km-koan txapelduna izan zen eta taldekako sprintean hirugarrena, Norvegiako taldearekin talka egin ondoren.

2018ko Pyeongchangeko Jokoetan 50 km klasikoko proban txapeldun olinpikoa izan zen[2]. 2018an bigarrengoz aukeratu zuten Finlandiako urteko kirolaria, eta 2019an berriz ere bai[3].

2022ko Pekingo Jokoetan 15 kilometroko lasterketa irabazi zuen[4], talde sprint klasikoan bigarrena izan zen eta 30 kilometrotakoan hirugarren egin zuen.

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Sotxi ( Errusia) 1. postua, urrezko domina Taldekako sprinta
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 50 km klasikoa
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 15 km klasikoa
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina Talde sprint klasikoa
2022 Pekin ( Txina) 3. postua, brontzezko domina 30 km skiatloia
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Lahti ( Finlandia) 1. postua, urrezko domina 15 km klasikoa
2017 Lahti ( Finlandia) 3. postua, brontzezko domina Taldekako sprinta
2019 Seefeld ( Austria) 3. postua, brontzezko domina 15 km klasikoa
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik)
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Val di Fiemme ( Italia) 1. postua, urrezko domina 15 km klasikoa
Neguko Olinpiar Jokoak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2011 Otepää ( Estonia) 3. postua, brontzezko domina 4 x 5 km erreleboak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Finlandieraz) «Niskasen ja Jauhojärven koko kultahiihto | Audio Areena» areena.yle.fi (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  2. (Finlandieraz) «Iivo Niskanen hiihti 50 kilometrin olympiakultaa! Mykistävä isku ratkaisi voiton» Yle Urheilu 2018-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  3. (Ingelesez) «Olympic cross-country ski medallist scoops Sports Personality of the Year» News 2019-01-18 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
  4. (Finlandieraz) «Iivo Niskasen upea ele herättää ihastusta maailmalla – katso, miten olympiavoittaja otti viimeiseksi tulleen kolumbialaisen vastaan maalissa» Yle Urheilu 2022-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]