Iki uhartea

Iki uhartea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Takenotsuji (en) Itzuli
Garaiera213 m
Motauharte
Luzera17 km
Zabalera14 km
Azalera133,92 km²
Geografia
Map
Koordenatuak33°47′N 129°43′E / 33.78°N 129.72°E / 33.78; 129.72
Honen parte daIki Islands (en) Itzuli
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Nagasaki
Japoniako hiriaIki
Babestutako-eremuaIki-Tsushima Quasi-National Park (en) Itzuli
Ur-gorputzaTsushimako itsasartea
Leku geografikoaJaponiako itsasoa

Iki uhartea (japonieraz: 壱岐島 Iki-no-shima?) edo Iki uhartedia (japonieraz: 壱岐諸島 Iki-shotō?) Kyushu lurraldeko uhartea da, Japonian, Tsushima artxipelagoan. Uhartea guztiak Tsushimako itsasartea eta Koreako itsasartea artean daude. Iki uhartea Nagasaki prefekturaren zatia da. Iki hiria tokiko gobernu-gunea da, eta uharteak hiru itsas portu ditu. Tsushima artxipelagoko gainerako uharteekin batera, Iki-Tsushima Parke Nazionala bezala ezagutzen dira.[1]

Uharteak 33.202 biztanle ditu 138,45 km²-ren barruan. Uharteak 17km ditu iparraldeko muturretik hegoaldeko muturreraino, eta 14km ditu ekialdeko eta mendebaldeko mugen artean. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira: arroza eta tabakoa ereiten dituzte. Arrantza ere garrantzi handia izan du uhartean.[2] Iki uharteak ere onsen bat du (bainu termal japoniarra). Itsas trikua eta shōchūa bertako gastronomia-gozagarriak dira.

1970eko eta 1980ko hamarkadetan baleen eta izurdeen gehiegizko arrantzak ospe txarra eman zion uharteari, bereziki Katsumoto herriari. 1977an bertako arrantzaleek telebistako hedabideek izurde kopuru handien sarraskia filmatzera gonbidatu zituzten. Ekintza horrek zirrara handia eragin zuen mundu osoan.[3]

Tokiko gobernuak txitxarro arruntaren arrantza komertziala debekatu zuen 1982an, espezie hori galtzeko arriskuan dagoelako.

Argazkia Uhartea Kanji Azalera
[km²]
Biztanleria Lekurik altuena
[m]
Mendia Koordenatuak
Iki uhartea 壱岐島 133,8 13.178 213 Takenotsuji 33°47′N 129°43′E / 33.783°N 129.717°E / 33.783; 129.717 (Iki-no-shima)
Harushima 原島 0,53 140 33°43′23″N 129°38′56″E / 33.72306°N 129.64889°E / 33.72306; 129.64889 (Harushima)
Nagashima 長島 0,51 170 33°43′38″N 129°37′53″E / 33.72722°N 129.63139°E / 33.72722; 129.63139 (Nagashima)
Oshima 大島 1,16 200 33°44′17″N 129°38′5″E / 33.73806°N 129.63472°E / 33.73806; 129.63472 (Oshima)
Wakamiyajima 若宮島 0,35 - 99,7 33°51′56″N 129°41′11″E / 33.86556°N 129.68639°E / 33.86556; 129.68639 (Wakamiyajima)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]