Inger Jacobsen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Inger Johanne Jacobsen |
Jaiotza | Christiania, 1923ko urriaren 13a |
Herrialdea | Norvegia |
Bizilekua | Oslo urban area (en) |
Heriotza | Oslo, 1996ko uztailaren 21a (72 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jackie Hein Bülow Jantzen (en) (1950 - 1959ko urriaren 1a) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, estudioko musikaria eta jazz musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Inger Jacobsen (Oslo, 1923ko urriak 13-Oslo, 1996ko uztailak 21) norvegiar abeslari eta aktore bat izan zen, nazioartean 1962ko Eurovision Kantu Jaialdian parte hartu izanagatik ezaguna.
Jacobsenek bere lehen grabaketak Bigarren Mundu Gerran egin zituen, gerra ondoko garaian abeslari eta aktore ezagun bihurtuz, irrati eta telebistan sarritan agertuz, baita film eta antzezlanetan ere, hil baino lehenxeagorarte. 1976tik Riksteateret antzerki ibiltariko kide izan zen. Bere arrakastarik handiena Frøken Johansen og jeg izan zen, zeinekin norvegiar zerrendetako lehen postura iritsi zen 1960an.
1962an Jacobsenek Melodi Grand Prixen parte hartu zuen (Eurovision jaialdirako norvegiar aukeraketa), 1962ko Eurovision Kantu Jaialdian Kom sol, kom regn (zatoz, eguzki, zatoz, euri) abestiarekin Norvegia ordezkatzeko aukeratua izan zelarik. Jaialdia Luxenburgon ospatu zen martxoak 18an, eta "Kom sol, kom regn" kantuak hamargarren postuan amaitu zuen hamasei herrialdetatik, soilik bi punturekin, biak frantziar epaimahaiarenak.
Jacobsen Eurovisionera itzultzen saiatu zen, baina arrakastarik gabe, ez baitzuen berriz Melodi Grand Prix irabazi. 1964an laugarren amaitu zuen norvegiar aukeraketa honetan "Hvor" ("non") kantuarekin, eta 1971n azkenengo amaitu zuen 12 kanturen artean.
Jacobsen bere intimitatea gordetzeagatik zen ezaguna. Minbiziaren ondorioz hil zen 1996ko uztailak 21ean, 72 urte zituela.
Aurrekoa Nora Brockstedt Sommer i Palma kantuarekin |
Norvegia Eurovision Kantu Jaialdian 1962 1962ko martxoak 18 |
Ondorengoa Anita Thallaug Solvhervekin |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inger Jacobsen |