Irene Schouten

Irene Schouten

Bizitza
JaiotzaAndijk1992ko ekainaren 21a (32 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea
Jasotako sariak

Instagram: ireneschouten1 Olympic.org: irene-schouten Edit the value on Wikidata

Irene Schouten (Andijk, 1992ko ekainaren 21a)[1], patinatzaile herbeheretarra da. Lau aldiz izan da Munduko txapelduna eta 2022ko Olinpiar Jokoetan lau domina eskuratu zituen, urrezkoak hiru eta brontzezkoa bat[2], eta bi errekor olinpiko ere ezarri zituen[3].

Irene Schouten, 2023an.

Distantzia luzeko lasterketatan espezializaturik dago, 3.000 m, 5.000 m eta baita maratoian ere. 2010. urtean lortu zituen aurreneko garaipenak, Heerenveengo KPN Maratoi Kopan urrezko bi domina eskuratu baitzituen. 2014an Herbehereetako txapelketan hirugarren egin zuen eta munduko txapelketan hartu zuen parte.

Munduko eta Europako txapelketetan urrezko domina ugari eskuratutakoa da. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan brontzezko domina lortu zuen irteera masiboko proban[4] eta 2022ko Pekingo Jokoetako 3.000 metrotako lasterketan urrezkoa leporatu zuen errekor olinpikoa ezarriz (3:56.93)[5] eta ondoren 5.000 metrotako proba ere irabazi zuen, hau ere errekor olinpikoa ezarriz (6:43.51)[3]. Jokoen azkenengo egunean hirugarren proba irabazi zuen, irteera masiboaren proba hain zuzen ere[6].

2022ko martxoan Munduko Orotarako txapelketan nagusitu zen[7]. 2023an Munduko txapelduna izan zen 5.000 metrotako lasterketan eta 2024an Calgaryko munduko txapelketatan urrezko hiru domina eskuratu zituen, 3.000 metrotan, irteera masiboan eta taldekakoan[8], eta zilarrezko bat.

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina Irteera masiboa
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 3.000 m
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 5.000 m
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa
2022 Pekin ( Txina) 3. postua, brontzezko domina Talde jarraipena
Munduko Orotarako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Hamar ( Norvegia) 1. postua, urrezko domina Orotara
Munduko Bakarkako distantziako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Heerenveen ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa
2016 Kolomna ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina 5.000 m
2019 Inzell ( Alemania) 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa
2020 Salt Lake City ( AEB) 3. postua, brontzezko domina Irteera masiboa
2021 Heerenveen ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina 5.000 m
2021 Heerenveen ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Jarraipena taldeka
2021 Heerenveen ( Herbehereak) 3. postua, brontzezko domina 3.000 m
2021 Heerenveen ( Herbehereak) 3. postua, brontzezko domina Irteera masiboa
2023 Heerenveen ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina 5.000 m
2023 Heerenveen ( Herbehereak) 2. lekua, zilarrezko domina 3.000 m
2023 Heerenveen ( Herbehereak) 3. postua, brontzezko domina Irteera masiboa
2024 Calgary ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 3.000 m
2024 Calgary ( Kanada) 1. postua, urrezko domina Jarraipena taldeka
2024 Calgary ( Kanada) 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa
2024 Calgary ( Kanada) 2. lekua, zilarrezko domina 5.000 m
Europako txapelketak
2020 Heerenveen ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa
2021 Heerenveen ( Herbehereak) 2. lekua, zilarrezko domina Orotakoa
2022 Heerenveen ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina 3.000 m
2022 Heerenveen ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Jarraipena taldeka
2022 Heerenveen ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa
2024 Heerenveen ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Jarraipena taldeka
2024 Heerenveen ( Herbehereak) 2. lekua, zilarrezko domina 3.000 m
2024 Heerenveen ( Herbehereak) 2. lekua, zilarrezko domina Irteera masiboa

Honako errekor hauek ditu:[9]

Proba Errekorra Data Tokia
500 m 39.73 2014ko martxoaren 22an Heerenveen ( Herbehereak)
1.000 m 1:18.41 2013ko urriaren 27an Heerenveen ( Herbehereak)
1.500 m 1:52.12 2021eko abenduaren 5ean Salt Lake City ( AEB)
3.000 m 3:52.89 2021ko abenduaren 3an Salt Lake City ( AEB)
5.000 m 6:41.25 2023ko martxoaren 5ean Thialf ( Herbehereak)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Olympedia – Irene Schouten» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  2. (Ingelesez) «Netherlands' Irene Schouten all over record books in 'dream' Olympics | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-16).
  3. a b (Ingelesez) «Irene Schouten is ice distance queen with second gold medal» DutchNews.nl 2022-02-10 (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).
  4. (Gaztelaniaz) «Netherlands' Irene Schouten celebrates her bronze medal on the podium...» Getty Images (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  5. (Ingelesez) «Irene Schouten sets Olympic record to win gold in women's speedskating» UPI (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  6. (Ingelesez) «Irene Schouten wins third gold medal, triumphs in the mass start» DutchNews.nl 2022-02-19 (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  7. «Van der Poel and Schouten add all-around world titles to Olympic success» www.insidethegames.biz 1646587260 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  8. (Nederlanderaz) sportredactie, Door onze. (2024-02-15). «Irene Schouten verovert in Calgary haar eerste wereldtitel op 3 kilometer» NU (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  9. «SS - Person Bio» isu.html.infostradasports.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]