Irisarri | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Irissarry | ||
Auzapeza | Xabier Lacoste (2008-2014) | ||
Posta kodea | 64780 | ||
INSEE kodea | 64273 | ||
Herritarra | irisartar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°15′25″N 1°14′01″W / 43.2569°N 1.2336°W | ||
Azalera | 26,39 km2 | ||
Garaiera | 149 – 839 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 597 (2018: −8) | ||
Dentsitatea | 32,82 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 20,25 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 49,64 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 80,19 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 3,95 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,25 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 28,59 (2010) | ||
Erabilera | % 5,18 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1150 |
Irisarri[2][a] Nafarroa Behereko erdialdeko udalerri bat da, Arberoa eskualdekoa.
Errobi ibaira isurtzen den Lakako erreka udalerritik igarotzen da. Baita azken honen ibaiadar batzuk ere: Elhurreko erreka, Oihanhandia erreka, Gatarriko erreka eta Larhaneko ura.
Irisarriren jaiotza, enkomienda zen Ospitalearen eta bere otoizlekuaren eraikitzearekin gauzatu zen izan zen XII. mendean, 1150. urtearen inguruan. Hasieran Jerusalemeko enkomienda izanik, Ospitalea 1530. urtearen inguruan Maltako enkomienda bihurtu zen.
1350ean Irisarrin 23 etxe zeuden, denak bi izan ezik enkomiendaren menekoak ziren, zeinean jaunak egiten zituen agintari eta administratzaile lanak.
1607. urtean, Irisarriko jaunak, Martin de Larreak, Ospitalearen berreraikuntzari ekin zion, ospitalea Nafarroa Behereko eraikinik ederrenetarikoa bihurtuz. Otoizlekua ere berriztatua izan zen eta Donibane eliza bihurtu. Eliza sakonki eraldatua izan zen 1860an.
Herrian eraikin desberdinak ikus daitezke, asko XVII. mendekoak. Hona hemen eraikin garrantzitsu batzuk:
Herriko ekonomia, laborantzan dago oinarriturik
Urtero herrian egiten zen ahari azokak ospe handia zuen.[3]
Irisarriko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Udalerria Errobiko bidean dago kokaturik, Donejakue Bidearen aldaera batean. Bide hau, erromesek Baionatik Nafarroako bidea hartzeko erabiltzen zuten, era honetan, Donibane Garazitik Pirinioak gurutzatzeko.