Isabel Paterson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isabel Mary Bowler |
Jaiotza | Manitoulin uhartea, 1886ko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Montclair (en) , 1961eko urtarrilaren 10a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Saint Mary's Episcopal Churchyard (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, filosofoa, idazlea eta literatura-kritikaria |
Influentziak | Rose Wilder Lane eta Ayn Rand |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | deismoa |
Isabel Mary Bowler, Isabel Paterson (Manitoulin uhartea, Ontario, Kanada, 1886ko urtarrilaren 22a– Montclair, New Jersey, AEB, 1961eko urtarrilaren 10a) kanadar-estatubatuar kazetaria, nobelagilea eta filosofo politikoa izan zen. Bere garaian literatura- eta kultura-kritikari nabarmena izan zen.[1][2]
Estatu Batuetako libertarismoaren hiru ametako bat da, Rose Wilder Lane eta Ayn Randekin batera, Paterson inspirazio intelektual gisa aitortu zutenak. 1943an The God of the Machine (euskaraz Makinaren jainkoa) izenburuko lana argitaratu zuen, filosofia politikoari, ekonomiari eta historiari buruzko tratatu bat, libertario askok euren filosofiaren oinarri gisa hartu dituzten ondorio eta sinesmenetara iritsi zena.[3][4]
Patersonen biografia idatzi zuen Stephen D. Cox-en ustez, «ezagutzen dugun libertarismoaren sortzailea, lehen ama» izan zen. 1943ko gutun batean, Randek hauxe idatzi zuen:
«Makinaren jainkoa mundua salba lezakeen dokumentua da... Makinaren jainkoak kapitalismoarentzat egiten du Das Kapital (Kapitalak) komunistentzat egin zuena eta Bibliak kristauentzat egin zuena».[5]
Isabel Mary Bowler izenarekin jaio zen Ontarioko Manitoulin uhartean. Oso gaztea zela, familiarekin mendebaldera joan zen. Zortzi neba-ahizpa izan zituen eta Albertako arrantxo batean hazi zen, familia pobre samar batean. Nahiz eta irakurle handia izan, eta, hein handi batean, autodidakta izan, eskola bateratu batean jarddun zuen 11 eta 14 urte bitartean hezkuntza publiko labur eta informalean.
Nerabezaroaren amaieran, Paterson Calgary hirira joan zen, eta han Canadian Pacific Railway-n lan egin zuen. Nerabezaroan, zerbitzari, takigrafo eta liburu-edukitzaile gisa ere lan egin zuen, eta, uneren batean, Kanadako lehen ministroaren, Richard Bedford Bennetten laguntzailea izan zen.
Izan zuen gaztetasun zailak, seguruenik, Patersonek produkzio-ekintzaileei garrantzi handia ematen lagundu zion. Hitz jarioa eta jakinduria izan arren, agian hezkuntza formal oso mugatua izan zuen, bere lagun Rose Wilder Lane kazetariak bezala.[6]
1910ean, 24 urte zituela, Kenneth B kanadarrarekin ezkondu zen. Zortzi urte geroago, 1918an, dibortziatu zen Paterson. Ameriketako Estatu Batuetako mugaren hegoaldean bizi zen garai horretan, Patersonek Spokaneko (Washington) Inland Herald egunkarian lan egin zuen. Sail komertzialean hasi zen, eta, geroago, bere kazetaritza-ibilbidea hasi zuen argitalpen-sailean. Hurrengo lana Vancouverreko egunkari batean egin zuen, eta bi urtez antzerki-kritikak idatzi zituen.
1914an, lehen bi eleberriak argitaratzen saiatu zen Paterson: The Magpie's Nest (euskaraz Magpieren habia) eta The Shadow Riders (Itzaleko Jineteak). 1916ra arte ez zuen jaso John Lane Company argitaletxeak Itzaleko Jineteak liburuaren bere bigarren eleberria, eta 1917an argitaratu zuen Magpieren habia.[6]
Lehen Mundu Gerraren ondoren, Paterson New Yorkera joan zen bizitzera, eta Gutzon Borglum eskultorearentzat lan egin zuen. Garai hartan, eskultorea San Juan el Divino katedralerako estatuak sortzen ari zen, eta handik gutxira Rushmore mendia monumentua zizelkatu zuen.
1921ean, Burton Rascoe New York Tribune (geroago New York Herald Tribune) egunkariko literatura-erredaktorearen laguntzaile kontratatu zuten Paterson. 25 urtez, 1924tik 1949ra, Paterson-ek zutabe bat idatzi zuen ("I.M.P." inizialekin sinatuz) egunkari horretako Books (Liburuak) atalerako, bere garaiko literatura-kritikari garrantzitsuenetariko bat bihurtuz, Estatu Batuetako literatura-munduan hedapen handiko aldi batean, Ernest Hemingway, Francis Scott Fitzgeralden belaunaldi berriaren ondoan, gehi Harlemeko Pizkundeko afroondorengoak eta Europako etorkinen olatu handien lehen belaunaldi estatubatuarra. Patersonen bizitzako etapa horretako lagunen artean Will Cuppy umorista zegoen.[6]
1928an, 42 urte zituela, Estatu Batuetako herritartasuna lortu zuen.
Paterson ezaguna zen bere zutabean asmamen zorrotza erakusten zuelako, non bere ideia politiko asko ere artikulatu zituen hasiera batean, Makinaren ainkoa lanean azken forma finkatu zuen. Bere pentsamendua, bereziki merkataritza-askatasunari buruzkoa, 1920ko eta 1930eko hamarkadetako eleberri historikoetan ikusten zen. Gobernuak esku-hartze gutxiago izatea defendatzen zuen, bai gizarte-gaietan, bai gai fiskaletan, eta, beraz, Depresio Handian Franklin Delano Roosevelt presidenteak ezarritako New Deal izeneko programa ekonomikoaren gehiengoaren aurka agertu zen.
1930eko hamarkadaren amaieran, Patersonek idazle gazteen talde bat zuzentzen zuen, horietako asko Herald Tribuneko enplegatuak ziren eta bat zetozen ikuspuntuetan. Haien artean zegoen Sam Welles –gero Time aldizkariko editore eta korrespontsala izan zena– eta Ayn Rand.[6]
Patersonek Estatu Batuetako gobernuaz eta historiaz zekiena kontatu zion Ayn Randi eta Ayn Randek, berriz, Patersoni Makinaren jainkoa lanerako ideiak eman zizkiola uste da.[7] Patersonek uste zuen Randen etika ekarpen paregabea zela: «Zu zeu ez zara konturatzen zure ideia berria dela. Ez da Nietzsche edo Max Stirner... Haren ustezko Egoa hitz bihurriz osatuta zegoen - Zure Egoaren kontzeptua entitate bat da, pertsona bat, errealitate jakin batean funtzionatzen ari den gizaki bat» esan zuen.[8]
Patersonek Rand-en liburuak sustatu zituen eta alderantziz. Aldi berean, korrespondentzia handia izan zuten urteetan zehar, non biek erlijioari eta filosofiari buruz hitz egiten zuten. Ateoa izanik, Rand kritikoa zen kapitalismoa eta erlijioa nahasteko Patersonen asmo sakonekin. Randek uste zuen biak bateraezinak zirela. Haren gutun trukaketa, azkenean, 1948an amaitu zen. [9]Rand Patersonen etxera joan zenean, Patersonek egindako Morrie Ryskind idazleari buruzko azken hitzaren iruzkinek eta William C. Mullendore enpresaburuarekiko tratu lazgarriak, Rand Patersonengandik urrunarazi zuen.[10]
Antzera, 1946an Paterson beste lagun eta aliatu politiko batengandik urrundu zen, Rose Wilder Lanerengandik.[6]
Garai hartako kutsu politikoa ikusita, Patersonen Makinaren jainkoa lana, Randen Iturburua eta Rose Wilder Laneren Askatasunaren aurkikuntza lanak argitaratu ziren urte berean argitaratu zen. Albert Jay Nock idazleak idatzi zuenez, Paterson eta Laneren ez-fikziozko liburuak «Estatu Batuetan mende horretan idatzitako indibidualismoaren filosofiaren liburu ulergarri bakarrak» ziren. Bi emakumeek «garai hartako gizonezkoei irakatsi zieten, batez ere nola pentsatu... Emakumeek ez zuten jolasten eta ez zuten bueltarik ematen - beren kolpe bakoitza zuzenean erdi-erdian ematen zuten». John Chamberlain kazetariak Paterson, Lane eta Randi egozten die sozialismoaren behin betiko «aldaketa», ideia libertarioak eta kontserbadoreak zituen «Estatu Batuetako filosofia zahar bat» deitu zuena sortuz.[11] Jim Powell Cato institutuko goi-kideak Paterson, Lane eta Rand Estatu Batuetako libertarismo modernoko hiru emakume garrantzitsuentzat hartu ditu.[12]
Patersonek, geroago, eragina izan zuen Estatu Batuetako kontserbadorismoaren gerraosteko goraldian, 1940an Russell Kirk gaztearekin eta 1950ean William F. Buckley gaztearekin izandako korrespondentziaren bidez. Buckleyk eta Kirkek National Review aldizkaria sortu zuten, eta Patersonek garai labur batean lagundu zuen aldizkarian. Hala ere, Buckleyrengandik nabarmen urrundu zen batzuetan, adibidez, aldizkariak Rand Atlasen matxinada nobelaz egin zuen aipamen batekin bat ez zetorrelako.[6]
Erretiratzean, Patersonek uko egin zion Gizarte Segurantzan izena emateari, eta Gizarte Segurantzako txartela gutun-azal batean gorde zuen, bertan idatzitako "Gizarte Segurantzaren iruzurra" esaldiarekin.[6]
Paterson 1961eko urtarrilaren 10ean hil zen eta Burlingtongo (New Jersey) Santa Maria Apezpiku Elizako hilerrian dagoen Welles-en familia-lursailean lurperatu zuten.[6]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Isabel Paterson |