István Széchenyi de Sárvár-Felsővidék (izengoitiak: Sarvar-eko kondea, Magiar Handia) (Viena, 1791ko irailaren 21a - Döbling, 1860ko apirilaren 8a) Hungariako politikaria izan zen.
Austriako gudarostean borrokatu zen. 1815etik aurrera, Europan zehar bidaiatu zuen erakunde politikoak aztertzeko, eta hala jabetu zen merkataritzaren eta industriaren garrantziaz eta, horrekin batera, bere herrialdeko ibaiak garraiorako egokitzeko beharraz. Berrikuntzak sustatu zituen ekonomiaren eta kulturaren alorrean; nekazaritza eguneratzen saiatu zen, laborarien morrontza kendu zuen eta komunikabide-sare bat sortu zuen. 1833an, Danubioko Nabigazio Elkartea sortu zuen; Budaren eta Pesten arteko lehenengo zubi eskegia eraikiarazi zuen. Liberal moderatua zen, eta liberal erradikalak aurka izan zituen. 1848an, Hungariako lehenengo gobernuko kide izendatu zuten; urte hartan bertan gaixotu, eta erietxe batean eman zituen bere azken urteak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: István Széchenyi |