2005: Dhaulagiri (8.167 metro). Bide normala 8.000 metrora arte.
2005: Shisha Pangma (8.027 metro). Hegoaldeko Aurpegia 6.400 metroraino. Gaixotzen da.
2006: Manaslu (8.163 metro). Apirilaren 29an gailurra Jorge Egocheagarekin batera.
2006: Shisha Pangma (8.027 metro). Gailur nagusia urriaren 3an. Bide berri bat ireki du bakarka 7.400 metrotik gora.
2007: Dhaulagiri (8.167 metro). Apirilaren 26an gailurrada Jorge Egocheagarekin batera.
2008: maiatzaren 23an, Iñaki 7.400 metroko altueran hil zen Annapurnako ekialdeko ertzean, lau gau altuera horretan eman ondoren, hilaren 19an garuneko lesio larri batek jota.
2008komaiatzaren 19an, Annapurnaren tontorrera iristeko 100 metro besterik falta ez zitzaionean bat-bateko ondoeza izan zuen. Eskuetan izozte zantzuak zituen eta konortea galtzeko zorian egon zen. Bere laguna, Horia Colibasanu mendizale errumaniarra, medikuekin kontaktuan jarri zen eta neurologoak Iñaki ahalik eta lasterren jaistea gomendatu zion, garun-edema bat izan zezakeelako. Iñaki Horiaren zaintzapean egon zen IV. kanpamentuan (7.400 metrora) erreskate taldea bere bila noiz iritsiko zain.
Maiatzaren 22an mendizale suitzarrez osatutako erreskate-taldea Iñaki zegoen lekura heldu zen. Ueli Steck mendizaleak Iñakiri sendagaiak eman zizkion eta Simon Anthamattenn, berriz, III. kanpamentuan geratu zen aginduen zain. Iñakik ezingo balu bere kabuz jaitsi, Denis Urubko mendizale kazakhstandarrak eta Don Bowiekanadarrak osatzen duten beste erreskate-talde bat antolatuta zegoen. Halaber, beste hirugarren erreskate-talde bat ingurura gerturatzen ari zen. Azken erreskate-talde honek 6.200 metrotara igo zitekeen helikopteroa eduki zezakeen.
Azkenik, bost egun konorterik gabe egon ondoren, maiatzaren 23an goizeko 8:45ean (12:30ak Nepalen) zendu zen.[3] Bere gorpua Annapurnan bertan uztea izan zen bere azkeneko nahia.[4]