JP Auclair

JP Auclair

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Philippe Auclair
JaiotzaSainte-Foy (en) Itzuli1977ko abuztuaren 22a
Herrialdea Kanada
Heriotza2014ko irailaren 29a (37 urte)
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa

Jean-Phillipe Auclair (1977ko abuztuaren 22a - 2014ko irailaren 29a), JP Auclair bezala ezaguna, Sainte-Foyn, Quebecen jaiotako akrobazia eskiatzaile kanadarra izan zen.[1] JPk 1998an Salomon lagundu zuen akrobazia eskian iraultza suposatu zuen 1080 eskia ateratzen. 2002an, Tanner Hall eta beste eskiatzaile batzuekin akrobazia eskian zentratutako Armada enpresa sortu zuen, eta bere talde profesionaleko kidea izan zen.[2] Hainbat eski filmetan parte hartu zuen, tartean 2012an Sherpas Cinemak atera zuen All.I.Can filmean.[3]

2014ko irailaren 29an hil egin zen Andreas Fransson eskiatzailearekin batera Cerro San Lorenzon, Txilen, eroritako elur-jausi batean. Apogee Skiing websaila filmatzen ari ziren.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «X Games 2000 - J.P. Auclair» espn.go.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  2. JP Auclair | ARMADA SKIS. 2013-01-17 (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  3. Sherpa Shop | Sherpas. 2012-12-17 (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  4. Auclair, Fransson Confirmed Dead - POWDER Magazine. 2014-10-02 (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).