Jacquemart-André museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 8. barrutia |
Koordenatuak | 48°52′32″N 2°18′38″E / 48.87543°N 2.31051°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1913 |
Kudeatzailea | Frantziako Institutua Culturespaces |
Kontaktua | |
Telefonoa | tel:+33-1-45-62-11-59 |
Webgune ofiziala | |
Jacquemart-André museoa (frantsesez: Musée Jacquemart-André) Parisen dagoen arte-museoa da. Publikoa da nahiz eta bildumaren jatorria pribatua izan. Parisko 8. barrutian dago, Haussmann bulebarrean, 158 zenbakian. Jauregiak jatorrizko dekorazioari eusten dio.[1] Eraikina ekitaldi sozialetarako eskaintzen da, eta kafetegia «Parisko ederrena» omen da.[2] Museo honetako bildumak Frantziako garrantzitsuenen artean daude.
Museoa, Édouard André (1833-1894) militar eta bankarien semeak eta bere emazte Nélie Jacquemartek (1841-1912) sortu zuten, euren bizitzan zehar bildu zuten arte bilduma pribatua erakusteko helburuarekin. Henri Parent arkitektoak 1869 eta 1875 urteen artean eraikitako etxea eta bere bilduma Frantziako Institutuari eman zizkioten; erakunde horrek 1913an museoa publikoari ireki zion. Eraikinak Bigarren Inperioaren estiloa erakusten du.[3]
Asko dira museoan Italiako Pizkundearen artisten lanak: Paolo Uccello, Donatello, Sandro Botticelli, Andrea Mantegna, Francesco Botticini, Luca Signorelli, Giovanni Bellini, Vittore Carpaccio, Cima da Conegliano, Carlo Crivelli, Francesco Laurana, Pietro Perugino, Gian Lorenzo Bernini, Canaletto y Giovanni Battista Tiepolo.
Egile hauenak ikus daitezke: Jean-Honoré Fragonard, Jean-Marc Nattier, Jean-Baptiste Pater, François Boucher, Vigée-Lebrun, Maurice Quentin de La Tour, Chardin, Jean-Baptiste Greuze, Hubert Robert eta Jacques-Louis David.
Museoan Herbeheretako egileenak, flamenkoak eta britainiarrak ikus daitezke: Quentin Metsys, Rembrandt, Antoon van Dyck Frans Hals, Jacob van Ruisdael, Thomas Lawrence, Joshua Reynolds eta Thomas Gainsborough.