James Buchanan Duke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Buchanan Duke |
Jaiotza | Durham, 1856ko abenduaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1925eko urriaren 10a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Duke Chapel (en) |
Familia | |
Aita | Washington Duke |
Ama | Artelia Duke |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea |
James Buchanan Duke (1856ko abenduaren 23a - 1925eko urriaren 10a) Estatu Batuetako tabako eta elektrizitate industrialaria izan zen, baina ezagunagoa da zigarroaren fabrikazio eta marketin modernoa sartzegatik eta Duke Unibertsitatearekin duen harremanagatik.
James Buchanan Duke, "Buck" ezizenaz ezaguna, 1856ko abenduaren 23an jaio zen, Durhametik hurbil, Ipar Carolina, Washington Duke (1820-1905) industrialari eta filantropoaren eta, Artelia Roney Duke, bere bigarren emaztearen semea.
1880ko hamarkadan, James Buchanan eta bere anaia Benjamin Newton (1855-1929) aitaren Durham-eko tabako konpainia hartu zuten.
1885. urtean, James Buchanan Duke-k zigarretak egiteko lehenengo makina automatizatua (James Albert Bonsack-ek asmatua) erabiltzeko baimena lortu zuen, eta 1890. urteaz geroztik, Duke enpresak Estatu Batuetako lehen fabrikatzailea bilakatu zen, herrialdeko zigarroen merkatuaren % 40 hornituz. Urte hartan, Duke-k lau lehiakide nagusien kontrola sendotu zuen korporazio batean, American Tobacco Company, Estatu Batuetako zigarroen merkatuan monopolioa lortuz.
1911. urtean, Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak, Sherman Legeak aplikatuz, Dukek sortutako trusta lau enpresatan desegiteko behartu zuen.